Ekainaren 20an, igandea, Araba Euskaraz jaialdia aurrera eramango da Aguraingo herrian. Euskararen aldeko jai arabatarran ekitaldi ezberdinak izango ditugu goiz goizetik hasita.
Araba Euskaraz 4 gune ezberdinetan banatzen da, gunearen arabera ekitaldi ezberdinak ikusteko aukera izango dugularik.
Musika kontzertuei dagokionez, hauek 4.gunean izango dira eta talde ospetsuenak Sexty Sexers eta Betagarri izango dira, hala ere beste zenbait talde ikus entzuteko aukera izango dugu.
Autobus zerbitzu bereziak ere antolatu dituzte Gasteiz nahiz Iruñeatik joan ahal izateko.
webgune ofiziala | Araba Euskaraz
Erlazionatutako sarrerak

Bihar, Ekainaren 19a larunbata arratsaldeko 18:00etatik aurrera Hondarribiako V. Sagardo Eguna antolatuko da Olagarro Elkartearen eskutik.
Eguraldiak lagunduz gero, Santa Maria Madaglenan ospatuko da, Santiago Kalearen amaieran hain zuzen ere, bertan Hernani edo ta Astigarragako sagardoak izango dira nagusi, hala ere, Irun, Oiartzun edo ta Oreretako zenbait sagardo ere dastatzeko aukera izango dugu.
iturria | Hondarribiako Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Amurriok Begibistan jaialdiaren 4. edizioa hartuko du maiatzaren 26tik 29ra bitartean. Aipatzekoa da Euskadin ekoitzitako film laburrak ardatz dituen jaialdi bakarra dela honako hau. Antolakuntzak 91 lan jaso ditu aurtengoan, eta horietatik 36 hautatu ditu sail nagusietan parte hartzeko. Hala, 14 film labur lehiatuko dira Ofibistan lehiaketako sail ofizialean, eta 22 lanek hartuko dute parte Infobistan sail informatiboan. Nabarmentzekoa da, halaber, Ofibistan sailean Telmo Esnal eta Koldo Almandoz euskal zuzendari ezagunen film laburrak izango direla ikusgai.
Aurretiaz aipatutako atalez gainera, honako hauek aurki ditzakegu Begibistan jaialdiaren baitan: Freakybistan, Gaztebistan, Txikibistan, Superbistan, Festibistan eta Luzebistan. Bestelako jarduerak ere antolatu ohi dituzte, hala nola, erakusketak, kontzertuak eta film emanaldi bereziak.
Informazio guztia | Begibistan
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 4aren hurrengo igandean, Santikutz jaien egitarauaren baitan, Mirandaola Eguna ospatuko dute Legazpin. Urtero legez, jai giroa eta tradizioa izango dira eguneko protagonista nagusiak. 10:30ean Mirandaolako Gurutze Donea aterako dute prozesioan, parrokia-elizatik Mirandaolako baselizaraino (Telleriarte auzoa). Bertako agintariek hartuko dute parte, dantzariak, txistulariak eta legazpiarrak lagun dituztela.
Meza bukatutakoan ezpata-dantza dantzatu eta burdinola martxan jarriko dute. Egun horretan burdinola bisitatzea doakoa izango da, eta bertaratzen direnek olagizonek XVI. mendean burdina nola lantzen zuten ikusteko parada izango dute.
Aurrekoaz gainera, Mirandaolako Miraria gogora ekartzeko herriko umeek antzezlana prestatu dute. Kondairaren arabera, 1580an Mirandaolako olagizonek bekatu larria egin zuten: igandean, Jaungoikoak atsedenerako aukeratu zuen egunean, lan egin zuten. Egun osoa lanean eman ostean, burdinazko gurutze txiki bat bakarrik lortu zuten.
Arratsalde partean herrira itzuli baino lehen, herri-bazkaria, jolasak eta musika emanaldiak prestatu dituzte.
Informazio guztia | Lenbur | Legazpiko Udala
Erlazionatutako sarrerak

Urterik urte magia, artea, barreak eta txaloak izaten dira nagusi Leioako Umore Azokan. Lau egunez antzezlanak, zirku-ikuskizunak, haurrentzako lanak, dantza saioak eta clown pailazoen, akrobaten eta malabaristen emanaldiak eskainiko dituzte berriro Bizkaiko udalerriko kaleetan. Aurten 11. edizioa egingo dute, maiatzaren 20tik 23ra.
Konpainien, enpresa banatzaileen, programatzaileen eta kazetarien elkargune bihurtzen da urtero Umore Azoka; berriro ere ideiak trukatzeko, euren lanak erakusteko eta emanaldiak hitzartzeko parada izango dute horiek guztiek.
Informazio guztia | Leioako Umore Azoka
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak