Zazpi egun besterik ez falta dira Durangoko Azokaren 43. edizioarako eta bapatean konturatu naiz 2008ko iragarkia Ondopasan publikatua ez zegoela:
Beti bezala, giro bikaina egongo da seguru Durangoko kaleetan.
Informazio gehiago | Durangoko azokaren webgune ofiziala
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteburuan, Azaroaren 28tik 30era, Komiki eta Manga Azokaren 7. Edizioa egingo da Getxon. Azoka bi gune ezberdinetan banatuko da: Komikiaren Gunea Areetako Geltokia plazan eta Mangaren Gunea Erromoko Santa Eugenia plazan.
Azoka honetan argitaletxeen lanik berrienak aurkitu ahal izango ditugu eta baita ere zenbait lehiaketa, ikastaro eta erakusketa. Ah! Eta Friki asko! : )
Azokakaren ordutegia hau izango da: Goizez, 11.00etatik 14:30etara eta arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.
Informazio gehiago | Getxoko komiki eta manga azoka
Erlazionatutako sarrerak
Hemen uzten dizkizuet datorren asterako Hego Euskal Herriko antzoki nagusien egutegia.
Ondo pasa!
|
AZAROAK 25 |
AZAROAK 26 |
AZAROAK 27 |
AZAROAK 28 |
AZAROAK 29 |
AZAROAK 30 |
| Arriaga Antzokia (Bilbo) |
|
|
|
|
|
|
| Euskalduna Jauregia (Bilbo) |
|
|
|
|
Benito Lertxundi “Itsas Ulu Zolia” - Ezibesteko edertasuna eta sentimenduak (musika)
|
The Bowmans - Musiketan (musika)
|
| Kursaal (Donostia) |
|
|
|
|
|
|
| Victoria Eugenia Antzokia (Donostia) |
|
GONZALO TEJADA SPECIAL TRIO : Tributo a Thelonious Monk (musika)
|
Solos Dantza Club (Dantza)
|
|
SONATA DE OTOÑO (antzerkia)
|
SONATA DE OTOÑO (antzerkia)
|
| Teatro Principal Antzokia (Gasteiz) |
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
| Teatro Gayarre (Iruña) |
MENÚ DEL DÍA (antzerkia)
|
LA CAPILLA REAL DE MADRID (musika)
|
KAMPILLO (antzerkia)
|
PEDRO GUERRA (musika)
|
ANTOLOGÍA DE LA ZARZUELA (musika)
|
LA BODA DEL ZORRO (dantza)
|
Erlazionatutako sarrerak

Donostiako Nosferatu Zinemaren ziklo berria David Lean zuzendari britainiarrari eskainiko zaio. Datorren otsailaren 11 arte, zuzendari honen film luze guztiak ikusteko aukera izangu dugu Antzoki Zaharrean.
Ziklo honen egitaraua hau da:
- Urriak 1, asteazkena: “Doctor Zhivago”
- Urriak 8, asteazkena: “Odolez, izerdiz eta malkoz” (euskaraz)
- Urriak 15, asteazkena: “La vida manda”
- Urriak 22, asteazkena: “Un espíritu burlón”
- Azaroak 12, asteazkena: “Breve encuentro”
- Azaroak 19, asteazkena: “Cadenas rotas”
- Azaroak 26, asteazkena: “Oliver Twist”
- Abenduak 3, asteazkena: “The Passionate Friends / One Woman`s Story”
- Abenduak 10, asteazkena: “La barrera del sonido”
- Abenduak 17, asteazkena: “Hobsonen aukera” (euskaraz)
- Urtarrilak 7, asteazkena: “Locuras de verano”
- Urtarrilak 14, asteazkena: “Kwai ibaiaren gaineko zubia” (euskaraz)
- Urtarrilak 21, asteazkena: “Madelaine”
- Urtarrilak 28, asteazkena: “Lawrence de Arabia”
- Otsailak 4, asteazkena: “La hija de Ryan”
- Otsailak 11, asteazkena: “Pasaje a la India”
Gainera, “Nosferatu” bildumaren hirugarren liburua argitaratuko da, David Lean-i eskainitako liburua. Saio bakoitzaren sarreraren prezioa 3,70 eurokoa da eta Zikloaren abonua (16 saioak + liburua) 40 eurokoa.
Informazio gehiago | Donostiako Udala
Erlazionatutako sarrerak

Patti Smith kantari, poeta eta artista plastikoak poesia errezitaldia eskainiko du Gasteizko ARTIUMen abenduaren 6an, larunbata, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan Written Portrait erakusketaren aurkezpena dela eta.
Smithek euskal musikari batek gitarra jo bitartean errezitatu eta kantatuko ditu bere testuak eta gogokoen dituen poetenak ARTIUMek erakusketaren inguruan antolatu duen programa zabalaren ekitaldi nagusia izango den horretan. Steven Sebringek, aurtengo Sundanceko jaialdian sariatua izan den Patti Smithi buruzko Dream of Life dokumentalaren zuzendaria, filmaren proiekzioa aurkeztuko du artistarekin, eta Ricardo Aguilera, Rictus, musikako kazetariak eta Ángela Serna poetak haren musika eta poesiagintzari buruzko hitzaldi bana emango dute.
Erakusketa Artiumeko Iparra aretoan egongo da abenduaren 5etik otsailaren 22ra.
Informazio gehiago | Artium
Erlazionatutako sarrerak