Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Kultura . Euskal Herria - Part 34
Atalak: Kultura

Mugagabe ekintzaren barruan, “Soy especial” antzerki obra egongo da datorren igandean Bilboko Bilborock aretoan. Antzerki obra hau orain dela sei urte Barakaldon sortutako Vuela bonita korporation taldearen lan berria da eta hurrengoko agenda dauka:

  • Azaroak 23 - Bilborock
  • Abenduak 7 - Kontainer aretoa
  • Abendua 12 - Urdulizko kultur etxean

Erlazionatutako sarrerak

Musikaren gozamea eta ezagutza sustatzeko asmoz “Musika hurbiletik. Genero Sinfonikoak” deituriko ikastaroa egingo da Bilboko arte eder museoan.

Hona hemen ikastaroares informazio guztia:

Zale guztientzat (prestakuntza akademikorik ez dutenentzat ere bai) irisgarriak diren baliabideen bitartez musikaren gozamena eta ezagutza sustatzeko asmoz, BOSek ikastaro bat antolatu du. 6 saiotan (bakoitzak 75 minutu iraungo du), errepertorio sinfonikoaren zenbait arlo landuko dira, modu atseginean.

Noiz.

Azaroaren 19 eta 26an, eta abenduaren 3, 10 eta 17an (asteazkenak).

Non.

Museoko Auditorioan, 19:15etik 20:30era, gutxi gorabehera. 40 € (BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Eder Museoaren Lagunak) / 60 € (sarrera orokorra).

Informazioa eta izen-ematea:

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Euskalduna jauregia, Abandoibarra etorbidea 48011. Bilbao. Tel.: 94 40 35 205

Informazio gehiago | Bilboko Arte Eder Museoa

Erlazionatutako sarrerak

Hemen uzten dizuet datorren astebururako Hego Euskal Herriko antzoki nagusien egutegia.

Ondo Pasa!

AZAROAK 20 AZAROAK 21 AZAROAK 22 AZAROAK 23
Arriaga Antzokia (Bilbo) Era la notte (Opera) Kusturica & No Smoking Orchestra
Euskalduna Jauregia (Bilbo) Chick Corea & John Mc Laughin Five Peace Band I due Foscari (G. Verdi, Opera) Ciclo Dantzaldia: “Hofesch Schechter / Londres” (Dantza)
Kursaal (Donosti) Les ballets de Monte-Carlo (Dantza) Easo Abesbatza
Victoria Eugenia Antzokia (Donosti) Solos Dantza Club (Dantza) VII Nazioarteko trikitixa jaialdia Ana Moura (Fado Abeslaria)
Teatro Principal Antzokia (Gasteiz) Sí, pero no lo soy (Antzerkia) La tortuga de Darwin (Antzerkia)
Teatro Gayarre (Iruña) I PURITANI (Opera) I PURITANI (Opera) LA TROVA

Erlazionatutako sarrerak

Gutxi falta da Durangoko Euskal Liburu eta disko azokarako (Abenduaren 5etik 8ra), baina dirudienez polemikaz bete hasiko da. Gerediaga Elkarteak, azokaren antolatzailea, Berdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du 43. edizioko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela esanez.

¿Zein da zuen iritsia kartel honi buruz? Azokaren webgunean Gerediaga Elkarteak Berdintasunerako Defentsoriari emandako erantzuna irakurri dezakegu:

Berdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du Gerediaga Elkarteak, Durangoko Azokaren antolatzaile den aldetik, 43. edizioa iragartzeko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela arrazoituz. Hona hemen Gerediaga Elkarteak adierazten duena.

Harriduraz hartu dugu salaketa hori publiko egiteko erabili duten prozedura. Defentsoriatik salaketa idatziz jaso eta Gerediaga Elkarteak alegazioak aurkezteko izan duen epea amaitu orduko, hau da, prozedura administratiboa irekia izan den bitartean, zabaldu du publikoki Berdintasunerako Defentsoriak salaketa.

Egiten den salaketaren gainean hau da adierazi nahi duguna:

“Kartelean txapelaren irudi tradizionala erakusten dela” aipatzen da, “argi eta garbi gizonarekin lotutako jantzi-osagaia” dela azpimarratuz. Gerediaga Elkartea ez da txapelaren generoaren eztabaidan sartuko. Baina, baieztapena ez datorrela bat errealitatearekin uste du. Adibideak asko dira erakutsiz txapela emakumezkoek zein gizonezkoek osagarri estetiko lez erabili izan dutela.

  • Karteleko betaurrekoengatik ez da ezer aipatzen salaketan. Eta argitu behar dugu, nesken modelotzat katalogatuta daudela. Hala ere, ez da Gerediaga Elkartea inor neskek edota gizonek erabili dezaketen esateko.

  • Salaketan sarri aipatzen den leloa edo esaldia ez da Gerediagak ipinitakoa, autoreak emandakoa baino kartela lehiaketara aurkezteko. Izenburu hori H.G. Wells-en eleberrian oinarrituta dagoen arren, ez da Durangoko Azokaren leloa, eta ez da kartelean agertzen. Kartela aukeratzeko ere ez da erabakiorra izan. Lehiaketetan ohikoa izaten da lana identifikatzeko leloa edo esaldia eskatzea.

  • Gerediaga Elkartea beti izan da adierazpen askatasunaren alde eta beti babestu ditu autore eskubideak. Gerediaga Elkarteak Azokako ateak zabal zabalik izan ditu beti eta orain ere baditu, emakumeak, gizonezkoak, euskaldunak, kanpotarrak, euskaltzaleak edota interesa duen edonor euskal kulturaren egutegiko topaketa nagusian hartzeko.

  • Abenduaren 5etik 8ra egingo den 43. Euskal Liburu eta Disko Azoka ahalik eta erakargarriena egiten lan egin du Gerediaga Elkarteak orain arte eta horretan jarraituko dugu. Ez dugu gai honekin eztabaidarik piztu gura. Herri honetako emakume eta gizonen sen onaren esku uzten dugu kartelari buruz bakoitzak izan dezakeen iritzia. Gerediaga Elkarteak, azkenik, a genero, arraza, erlijio, ideia edo beste arrazoiren bategatik diskriminazioarik jasan dutenei elkartasuna adierazten die.
  • Erlazionatutako sarrerak