
Larunbat honetan, abenduak 5, Barraskiloen Eguna ospatuko da Gernikan. Urtero egiten den bezala, abenduko lehen larunbatean barraskiloen inguurko azoka egiten da Gernikako hiribilduan zehar eta honetara hurbiltzen direnek animali honetaz egindako plater desberdinak probatzeko aukera izango dute.
Estandetan bestelako produktuak ere salduko dituzte: fruta, barazkiak, euskal pastela, ogia, jogurtak, eztia eta patea, gutxi batzuk bakarrik aipatzearren. Gainera, giroa alaitzeko, Euskal Dantza erakustaldiak eta umeentzako jarduera bereziak egongo dira. Azkenik, aipatzekoa da abenduaren 20an Barraskiloen Euskadiko Txapelketaren 33. edizioa hartuko duela Gernikak.
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolaturik, euskarazko pelikulen zikloa eskeintzen hari dira Uribarriko Udaltegian, CastaƱos kaleko 11an. Ziklo hau urrian hasi zen eta datorren urteko urtarrilerarte iraungo du. Hona hemen ziklo honen barne ikusgai izango ditugu filmak:
- Abenduak 4: PICCOLO & SAXO
- Abenduak 11: AUPA ETXEBESTE
- Urtarrilak 08: HARRI MAGIKOAREN BILA
- Urtarrilak 15: QUERIDA BAMAKO
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 13an, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final handia egingo da Barakaldoko BEC!-en. Txapelketaren azken saio hau goizeko 11:00etatik aurrera egingo daĀ eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Andoni EgaƱa
- Maialen Lujanbio
- Amets Arzallus
- Jon Maia
- Unai Iturriaga
- Aitor Sarriegi
- Sustrai Colina
Gainera, Bertsozale Elkarteak finalera joan etorria egiteko autobus zerbitzua eskaintzen du. www.bertsosarrerak.eu atarian dituzue autobus txartelak eskuragarri abenduaren 3ko gauerdia bitartean.
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Antolakuntza | Bertsozale Elkartea
Ondopasan | Bertsolari Txapelketa Nagusia
Erlazionatutako sarrerak

Lau egunez jatetxe handi bilakatuko da Tolosako Zerkausia eta bertan, Txuletoiaren Festa egingo da. Txuleotia izango da honetan protagonista nagusia eta prezio oso baxuan, afari eta bazkari bikainak eskeiniko dira Tolosara hurbiltzen direnentzat.
Tolosako erretegiek kalera aterako dituzte beren parrillak, erretegietako menu tipikoa emateko: txuleta, piperrak, kukuluak, urdaiazpikoa, esparragoak, gazta eta Tolosako postre tipikoak: teilak eta zigarrotxoak, eta xaxuak. Parrillak Zerkausian jarriko dituzte āleku ederra,Oria ibaiaren ertzeanā eta aukera izango da ikusteko aditu hauek nola erretzen duten jaki nagusia: txuleta.
Horretaz gain, Tolosako gastronomiako produktuak dastatzeko eta erosteko modua izango da, denek postu bana izango dute eta.
Informazio guztia | Tolosa Gourmet
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 13an, igandea, Santa Luzia azoka egingo da Zumarraga eta Urretxuko gipuzkoar udalerrietan. Santa Luzia egunea, goizetik jarriko dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek bi udalerriotan eta azokari 8:00etan emango diote haiera.
Urdaneta kalean zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria izaten da, eta nekazaritzako makinen saltzaileak herri bereko La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egoten dira. Bestalde, Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Oilasko eta kapoi lehiaketak hartuko ditu. Urretxuko Iparragirre kalean eta Abenida Berrian zein Zumarragako Trintxeran eta Euskadi Plazan artisauek euren lanak erakutsi ohi dituzte.
Ikusteko eta erosteko egoten diren gai guztiez gainera, herriko kaleetan musika talde ugari ibiltzen da giroa alaitzeko. Urretxu eta Zumarragako txistulari, musika bandak eta trikitilariak nonahi aurki daitezke. Hori gutxi balitz, Urretxuko Ederrena pilotalekuak herri-kirolen erakustaldiak (aizkolariak, harri-jasotzaileak) eta profesionalen arteko pilota partidak hartuko ditu. Bukatzeko, Zumarragako Euskadi plazan idi-proben erakustaldia egingo dute.
Informazio guztia | Santalutzi.com
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak