
Uztaileko eta Abuztuko asteburu guztietan zehar, Arte erlijioso garaikidearen erakusketa ikusteko aukera izango dugu Azkoitiako udalerrian. Erakusketa, goizeko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara izango da ikusgai Azkoitiko Aingeru kaleko “Antonio Oteiza Gunean”.
Horrez gain, erakusketa honetan Antonio Oteiza eskultorearen arte erlijiosoko hainbat obra egongo dira ikusgai. Antonio Oteiza Gunea, bere izen berbera duen fundazioaren eskuetan dago, eta artista euskaldunaren obra bultzatu eta bere baloreak, pentsamenduak, filosofía eta sentimenduak zabaltzeko helburua dauka.
Azkenik, Antonio Oteiza Museoa bisitatu nahi izanez gero, sarrera doan da eta bisita egunak honakoak dira:
- Ostiralak: 18:00etatik 20:00etara
- Larunbat, igande eta jaiegunak: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
Iturria | Antonio Oteiza Fundazioa
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 13an, Bilboko hiriak 709 urte beteko ditu eta asteburu guztian zehar, urteurrena ospatzeko zenbait ekimen kultural egingo dira. Larunbat gauan adibidez, “Gau Zuria” deituriko ikuskizuna egingo da, Bilbok azken urteotan hartu duen musika-arte, ikusizko arte, antzerki-arte eta arte eszenikoen erakustaldirik handiena.
Ikuskizun honetan, hiritar guztion parte-hartzea bilatuko da eta hiriko zenbait tokitan egingo da: museoetan, antzokietan, elizetan, unibertsitatean…20:30etatik gaueko 2:00ak arte, Musika-, antzerki eta dantza-ikuskizunak egongo dira 11 espazio desberdinetan.
Kalea protagonista berezi izango dugu, ustekabeko ikuskizunak eta argi-instalazioak egongo baitira. Honetaz aparte, Bilboko urteurrenaren egitaraua ezagutu nahi baduzu, Bilbao.net webgunean aurkitu dezakezue.
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 26ra arte, Joaquim Mir Bartzelonako pintore ospetsuaren erakusketa antologikoa izango da ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketa honetan, 80 lan inguru ikusteko aukera izango dugu (olio-pinturak, pastelak eta marrazkiak) eta hauetako hamabik ez dira inoiz museotan agertu.
Bartzelonan, Mallorcan, Campen (Tarragona), Vallèsen eta Vilanova i la Geltrún bizi izan zen artista eta bere obretan nabarmentzen zen bezala, beti naturara oso era berezian hurbildu izan zen pintorea.
Erakusketara hurbiltzeko ordutegia eta prezioa hauxe da:
- Ordutegia: Asteartetik igandera 10:00-20:00 // Astelehenetan: itxita
- Prezioa: 4-5,50 euro
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den astean, Bizkaiko Arkeologia Museoa ireki dute Bilbon, Mallona Bidarriak kalean eta Bilboko Euskal Museoaren aurrean. Museo berri honetan, Bizkaiko Historiaurreko ondarea biltzeaz gainera, arkeologia arloko ikerkuntza eta katalogazioa sustatuko ditu.
Bizkaiko historia jendartean ezaguaraztea du helburu nagusitzat Arkeologia Museoak, eta, horretarako, Lemoako, Dimako, Sopuertako, Sopelako, Lekeitioko eta Foruko aztarnategi eta indusketetatik jasotako materiala erabiliko du. Santimamiñeko kobazulotik (Kortezubi) ateratako piezak ere hartuko ditu Museoak.
Museoa 3000 m2 baino gehiago ditu 5 solairuetan banatuta eta honetan, garai desberdinetako objektuak dira ikusgai, Historiaurretik hasita Aro Modernora arte.
Informazio guztia | Bizkaia.net
Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko hiriburuan Bibat deituriko museo berria ireki da. Bibatek Arabako Arkeologia Museoak eta Fournier Karta Museoak biltzen zituzten erakusketak bateratzen ditu eta Gasteizko Alde Zaharrean kokatuta dago.
Lau solairu eta bi sotoko eraikin zaharberrituan zehar, arkeologiari eskainitako 1.500 pieza erakusten dira eta karten aldean, berriz, 250 karta-sorta daude erakusgai. Hona hemen museo berri hau bisitatzeko ordutegia:
- Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 y 16:00-18:30
- Larunbatak: 10:00-14:00
- Igandeak eta jai egunak: 11:00-14:00
Informazio guztia | Bibat
Erlazionatutako sarrerak