Atalak: Musika

zipotz

Badatoz urtero bezala, Zipotzeko Jaiak, Donostiako Gros auzoan antolatzen diren Jai Herrikoiak. Aurtengoan, uztailaren 14tik 18ra bitarte antolatuko dira. Behin baino gehiagotan bertan izateko aukera izan dut eta benetan gomendarriak dira. Hona hemen egitarau osoa:

Uztailak 14, Asteazkena:

21:30 Afari herrikoia Txofre Plazako sagardo-karpan.

Uztailak 15, Osteguna:

18:00 Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak KONFETTI antzezpenarekin (Nafarroa Behera Pl.)
18:30 Kuadrilen arteko jokoak (Nafarroa Behera Pl.)
19:00 Pregoia. Buruhandi eta Erraldoiekin (Nafarroa Behera Pl.)
19:30 Kalejira-poteoa (Nafarroa Behera pl. hasita)
20:00 Miren Bihotza Abesbatzaren kontzertua (Okendo Kultur Etxean)
20:00 Camps orkestra “Txunami” (Nafarroa Behera Pl.)
20:30 Txokolatada (Nafarroa Behera Pl.)
21:00 Trikitilariak (Nafarroa Behera Pl.)
21:30 Kontzertuak: MADELEIN, KRILIN OREINDIK, MAKULU KEN eta ERROMERIA (Sagues)

Uztailak 16, Ostirala “Gazte Eguna”:

12:00 Buruhandi eta Erraldoiak (Nafarroa Behera Pl. hasita)
12:00 Txupinazoa (Nafarroa Behera Pl.)
12:30 Brake Dance eta Graffiti ikuskizuna (Nafarroa Behera Pl.)
14:30 Bertso-hopa, kuadrilen bazkari herrikoiarekin (Nafarroa Behera Pl.)
17:30 Elektro-txaranga (Nafarroa Behera Pl.)
17:30 Haur Danborrada auzoko kaleetatik (Zurriola Ikastolatik hasita)
19:00 Pala eta pelota txapelketaren finala (SagĂĽeseko frontoian)
19:15 Haurrei zuzenduriko joku herrikoiak (Nafarroa Behera Pl.)
20:00 Arkaitz Mendoza pianojolearen kontzertu klasikoa (Okendo Kultur Etxean)
20:00 Sardinada (Nafarroa Behera Pl.)
20:00 Camps orkestra “Txunami” (Nafarroa Behera Pl.)
21:00 Bingoa (Nafarroa Behera Pl.)
21:00 Zezen suzkoa (Nafarroa Behera Pl.)
21:30 Kontzertuak: SIOUX, DES-KONTROL eta BIZARDUNAK (Sagues)

Uztailak 17, Larunbata:

(Surf eta Bodyboard txapelketa, Zurriola hondartzan)

10:30 Artisau azoka (Nafarroa Behera Pl.)
10:30 Boleibol finala (Zurriola hondartzan)
11:00 Malabare eta txapa tailerra, auto teledirijidoekin batera (Nafarroa Behera Pl.)
11:00 Xake txapelketa (Txofre pl.)
11:15 Txokolatada (Nafarroa Behera Pl.)
11:30 Herri eta auzoko ezberdinetako Buruhandi eta Erraldoien erakusketa (Nafarroa Behera Pl.)
12:00 Herri eta auzo ezberdinetako Buruhandi eta Erraldoien kalejira auzoko kaleetan zehar (Nafarroa Behera Pl. hasita)
13:00 Futbito txapelketaren finala (SagĂĽesen)
16:00 Mus txapelketa (Artetxe Jeneraleko Rikardo tabernan)
18:30 Danborrada auzoko kaleetatik (Zurriola Ikastolatik hasita)
18:30 Renacer musika eta dantza talde latindarraren ikuskizuna (Nafarroa Behera Pl.)
19:00 Janari latindarraren dastaketa (Nafarroa Behera Pl.)
19:30 Haizea Muñoz sopranoa eta Ana Belén Garciaren kontzertu klasikoa (Okendo Kultur Etxean)
20:00 Camps orkestra “Txunami” (Nafarroa Behera Pl.)
20:00 Sardinada (Nafarroa Behera Pl.)
21:30 Kontzertuak: SKAKEITAN, REVOLUTIONARY BROTHERS, LA KINKY BEAT eta VENDETTA (Sagues)
22:00 Berbena (Nafarroa Behera Pl.)

Uztailak 18, Igandea:

(Surf eta Bodyboard txapelketa, Zurriola hondartzan)
Artisau azoka egun osoan zehar (Nafarroa Behera Pl.)

09:30 Diana (Nafarroa Behera Pl.)
11:00 Elkarteen arteko Marmitako lehiaketa (Nafarroa Behera Pl.)
11:45 Txalaparta ikuskizuna (Nafarroa Behera Pl.)
12:00 Sagardo dastaketa (Nafarroa Behera Pl.)
12:30 Euskal dantza ikuskizuna (Nafarroa Behera Pl.)
12:30 Tortilla lehiaketa (Nafarroa Behera Pl.)
13:00 Euskal herri kirolen ikuskizuna (Nafarroa Behera Pl.)
14:30 Bertso bazkaria (Txofre Plazako sagardo-karpan)
17:00 Surf-Boat ikuskizuna (Zurriola hondartzan)
17:30 Triki-bertso poteoa (Txofre Plazako sagardo-karpatik hasita)
17:30 Deabru Beltzak pailazoak, PARRANDAN antzezpena (Nafarroa Behera Pl.)
19:00 3, 2, Zast eta beste pailazoak, EGIZU JOLAS antzezpena (Nafarroa Behera Pl.)
20:00 Sardinada (Nafarroa Behera Pl.)
20:30 Erromeria (Nafarroa Behera Pl.)
20:30 Txokolatada (Nafarroa Behera Pl.)
21:00 Zezen suzkoa (Nafarroa Behera Pl.)
24:00 Jaien amaiera. Hurrengo urterarte!

SAGARDO KARPA

• Asteazkenetik Larunbatera: Afariak 20:30etatik aurrera.
• Igandea: kantu-Bazkaria 14:30etan.

FUTBITO TXAPELKETA

• Uztailaren 1tik 17ra.
• Izen-emateak Kiskurra eta Campero tabernatan.

BOLEIBOL TXAPELKETA

• Uztailaren 10 eta 17an.
• Izen-emateak Garoa tabernan (Zabaleta kalea).

FERIAK

• Ondorengo Plazetan: Sagües, Txofre eta Usandizaga.

webgune ofiziala| zipotz |

Erlazionatutako sarrerak

blues-hondarribia

Lau egunetan zehar Hondarribia blues-aren hiriburu bihurtuko da. Munduko talde hoberenak izango dira bertan eta bazter guztietan musika mota hau entzuteko eta gozatzeko aukera paregabea izango dugu; antolaturiko kontzertu guztiak dohanik izango direlarik.

informazioa eta egitaraua | hondarribia blues

Erlazionatutako sarrerak

arabaeuskaraz10Ekainaren 20an, igandea, Araba Euskaraz jaialdia aurrera eramango da Aguraingo herrian. Euskararen aldeko jai arabatarran ekitaldi ezberdinak izango ditugu goiz goizetik hasita.

Araba Euskaraz 4 gune ezberdinetan banatzen da, gunearen arabera ekitaldi ezberdinak ikusteko aukera izango dugularik.

Musika kontzertuei dagokionez, hauek 4.gunean izango dira eta talde ospetsuenak Sexty Sexers eta Betagarri izango dira, hala ere beste zenbait talde ikus entzuteko aukera izango dugu.

Autobus zerbitzu bereziak ere antolatu dituzte Gasteiz nahiz Iruñeatik joan ahal izateko.

webgune ofiziala | Araba Euskaraz

Erlazionatutako sarrerak

Aste Santua Bilbon - 2010

Martxoaren 26tik Apirilaren 11ra arte, Aste Santua ospatuko da bizkaitar hiriburuan. Hau dela eta, zenbait ekintza kulturalez gozatzeko aukera izango dute Bilbora hurbiltzen direnek:

“KALESZENA” aire librean

Kultura eta Hezkuntza Sailak hurrengo egunetarako kaleko ikuskizunak antolatu ditu Aste Santuan publiko handia biltzen duten Bilboko zonaldeak animatzeko, besteak beste, Plaza Barria, Abandoibarra (Guggenheim ondoan), Kale Nagusia eta Ledesma eta Ercilla kaleak (Indautxu). Hiria bisitatzen dutenek edo festa berezi horiek hurbiletik bizitzeko geratzen direnek kultura egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute apirilaren, 1, 2, 3 eta 4an. Umorea, akrobaziak, kabareta, piroteknia, malabarismoa, musika, dantza eta inprobisazioa, nazioarte mailako artista ospetsuen eskutik.

  • KALESZENA programa apirilaren 1ean hasiko da, ostegunean, 18:00-21:00 artean, Plaza Barrian, lau pailazoren ikuskizun dibertigarriarekin. Ganso & Cia bilbotarrak zuzenduko du ikuskizuna eta konpainia desberdinak aurkeztuko ditu. Oholtzara igoko den lehena Gregor Wollny (Alemania) izango da, isiltasuna komunikatzeko hizkuntza bihurtzen eta publikoa bere fantasiazko mundura garraiatzen duena. Isiltasunaren aurrean, komedia lotsagabea eta piroteknia konbinatzen dira Benjamin A.J. Delmas-en (Italia) emanaldian, bere “Mr. Bang” ikuskizunarekin. Azkenik, Manolo Carambolas malagarrak, mimoa, pailazoa, malabarista eta akrobata denak, “Electricmim” bere azken lana aurkeztuko du.
  • Hurrengo egunean, apirilaren 2an, ostiralean, berriro ere Plaza Barrian, 18.00 eta 21.00 artean, DĂşo Full House (Suitza), Leandre (Katalunia) eta Abi Collins (Erresuma Batua) taldeen txanda izango da. Suitzarrek “Camus & Schumtz” eskainiko dute, barietate-antzerkia (malabarismoak, akrobaziak, orekak …); ondoren, Leandre, artista kataluniar beteranoaren txanda, bere 13 urteko ibilbidean ikasitakoa publikoarekin partekatzen duena eta publikoa bere etxera gonbidatzen duena, hau da, kalera. Bestalde, Abi Collins-ek “Buttabing! Buttaboom! Buttafly! aurkeztuko du, ekitaldi bakarreko hiphOpera, akrobazia, hula hoop eta Whitney Houstonen omenezko ahozko erronka biltzen dituena. Plaza Barriko eszenatokia Oreka TX taldeak itxiko du 21.30ean, multimedia proposamenarekin, musika eta irudiak nahastuta. Oraingoan, euren banda berriarekin eta bestelako musikari batzuekin hurbilduko dira, besteak beste: Hosoo, Mongoliako jatorrizko khoomil kantuaren maisuetako bat, eta Aziza Bahlm, erritmo desberdinak musika saharauiekin nahasten dituena.
  • Hilaren 3an, larunbateaneta 4an, IGANDEAN, animazioak Ledesma eta Ercilla kaleak (Indautxu), Kale Nagusia eta Abandoibarra (Guggenheim ondoan) hartuko ditu, bi ikuskizun ibiltarirekin, Les Enjoliveurs eta Acousteel Gang konpainia frantziarren eskutik. “Los Chtouss” da Les Enjoliveurs taldearen azken lanaren izenburua, lau emanaldi eskainiko dituena, larunbatean Ledesman, 13.00etan, eta Kale Nagusian 18.30ean, eta igandean, Ercilla kalean 13.00etan eta Abandoibarran 18.30ean. Ikuskizun ibiltari ikusgarria da, umore eta musikaz betea, ibilbidean zehar giroa erritmo eta poztasunez bustiko duena. Gainera, bere Chtoussmobile-an helduko dira, leku batetik bestera joateko erabiltzen duten gurdian.

Bestalde, Acousteel Gang-ek ere lau emanaldi eskainiko ditu, bi Ercilla kalean (larunbatean 13.00etan eta igandean 18.30ean), Abandoibarran (larunbatean, 18.30ean) eta Ledesma kalean (igandean, 13.00etan). Zortzi musikarik osatzen duten banda frantziarrak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu steel-drumm erritmoarekin, Karibeko danbor metaliko eta melodikoarekin. Bandako kideek, megafonodun abeslari-pregoilariaren inguruan, showman neka ezina, disko eta ska musikaren abesti estandar nagusiak interpretatuko dituzte.

Prozesioak, aste santuaren arima

Prozesioak martxoaren 26an hasiko dira, Pasioko Ostiralean, Abandoko San Vicente Mártir Elizatik Doloreetako Amaren irteerarekin. Prozesio hori izango da hamar egunez Bilboko kaleak zeharkatuko dituzten 14 prozesioetako lehena, eta bi mila kofradiakidek baino gehiagok hartuko dute parte. Aste Santuko berezko errito garrantzitsuena Argiaren eta Berpizkundeko Prozesioa izango da. Prozesio hori, apirilaren 4an izango da eta Santiago Katedraletik irtengo da.

Bestelako jarduerak

Hurrengo egunetarako Bilbon izango diren bestelako jarduera batzuk ondokoak dira:

  • Bilbao Ars Sacrum, BAS, Bilbao 700 Fundazioak antolatutakoa. Martxoaren 26tik apirilaren 1era, Jaialdiak aurtengo edizioan bizitzaren eremu guztietan emakumeak duen indarra eta gorputz eta arima ematea goraipatzen ditu, eta liturgian eta kristau tradizioetan izan duen garrantzia azpimarratzen du. Arriaga antzokia, Enkarnazioko eliza eta eraberritutako Campos antzokia dira kontzertuetarako aukeratutako eszenatokiak.
  • 365 JAZZ BILBAO, Bilbao 700 Fundazioak urte osoan zehar antolatutako Jazz Jaialdiak, hiru kontzertu eskainiko dizkigu data hauetan. Charlie Haden baxu jolearen emanaldia, Charlie Haden Quartet West bere taldearekin batera. Domine hotelak Sin Papeles Quartet taldearen emanaldia hartuko du. Azkenik, Daniel Amat Trio taldea Indautxu hotelean arituko da apirilaren 9 eta 10ean.
  • Antzerkia La FundiciĂłn-en, Le Pont Flotant konpainia valentziarraren eskutik, Euskadin bere “Ejercicios de Amor” lana estreinatuko duena.
  • Dantza Plazetan Programa. Martxoaren 27an, 20:00etan Santiago plazan, erromeria, alardeak eta kalejira Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik.
  • FAS Zine-Klubak martxoaren 30ean zine foruma eta solasaldia eskainiko ditu Chronique d’un Ă©tĂ© (ParĂ­s,1960) pelikularekin. Karmengo Elizako Ekitaldi Aretoan.
  • Martxoaren 28an nagusiek La Casillan ohiko dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute, Turismo eta Jaietako Sailak antolatutakoa.
  • Apirilaren 11n Artisautza Feria izango da Deustun. Egun berean, Santutxun, Nekazaritza eta Artisautzako Feria izango da.

Museoak - Erakusketa apartak

Aste Santua une egokia da, denbora faltak eragindako kezkarik gabe, gure hiriko museo anitz eta desberdinetara hurbiltzeko.

Alde Zaharra: giroa eta gastronomia

Bilbao Turismok Alde Zaharrean zehar paseatzeko eta alde hori ezagutzeko gidatutako bisita-zerbitzua du. Egun hauek aukera paregabea dira erdi aroko Bilbon zehar paseatzeko eta bertako historia ezagutzeko.

Gaur egungo Alde Zaharrak giro bizia eta zalapartatsua du, merkataritza eta jatetxe eskaintza zabalari esker, publiko guztientzako topagune izatera gonbidatzen duena: gazteak, familiak, adinekoak, bisitariak eta bilbotarrak.

Espazio bildu eta bisitariak oinez erraz zeharkatu dezakeenekoan diren 500 denda baino gehiago, erreferentzia dira Europa osoan. Zaporez betetako tabernek eta ehun jatetxek eta pintxo tabernek baino gehiagok bisitariaren esku jartzen dute tokiko gastronomiaren onena eta benetakoena.

Erlazionatutako sarrerak

Break on Stage 2010

Europako breakdance talderik onenak bilduko dira berriro Bilboko Casilla pabiloian. Izan ere, bederatzigarren urtez Break on Stage jaialdia egingo dute bertan; hip hop kultura gustuko dutenen elkargune bihurtuko da Bizkaiko hiriburua.

Egitarauak Europako Breakdance Lehiaketa du nabarmentzekoen artean. Aurtengoan honako talde hauek lehiatuko dira: Phase-T (Paris), Team Shmetta (Brusela), Supersouthnics (Madril eta Salamanca), La Smala (Bordele), Soul Flavas (Gasteiz) eta Team Rockers (Iruña). Hiru sari nagusi banatuko dituzte irabazleen artean, 3.000, 2.000 eta 1.000 eurokoak, hurrenez hurren.

Inor epel ez uzteko moduko hainbat emanaldi eskainiko dituzte, eta Violadores de Verso Zaragozako taldearen kontzertuarekin emango diote amaiera jaialdiari.

Informazio guztia | Break On Stage Bilbao 2010

Erlazionatutako sarrerak