
Saturday Night Fever, gaur egungo musikalik ezagunenetako bat, Euskadin izango dugu aurki. Oraingo honetan Karen Brucek egingo ditu zuzendari lanak, izen bereko pelikula ospetsuan oinarrituta. Juan Pablo Di Pace (musikal askotan aritu izan da, baita Mamma mia filmean ere) Argentinako aktoreak Tony Manero gorpuztuko du, bere garaian John Travoltak egin zuen bezala.
Bi ordu baino gehiagoko lan zoragarri horrek ikusleak dantzan jarriko ditu, koreografia bikainak eta Bee Gees taldearen abesti ezagunak (“Stayin’ Aliveâ€, “Night Fever†eta “How deep is your loveâ€, esaterako) direla medio.
Musikala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Principal Antzokian izango da ikusgai, martxoaren 4tik 7ra eta 18tik 21era, hurrenez hurren. Egun batzuk geroago (maiatzaren 6tik 16ra) Bilboko Arriaga Antzokira iritsiko da.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Arabako hiriburuak musika elektroakustikoa eta teknologia berriak uztartzen dituen Sinkro jaialdiaren edizio berri bat hartuko du, otsailaren 22tik 27ra bitartean. Jesus Guridi Musika Eskolak hartuko ditu jarduera guztiak, eta doakoak izango dira. Salbuespen bakarra egongo da: azken kontzertua ARTIUM museoan egingo dute, eta sarrerak 6 eurotan eskuratu ahalko dira.
Egitarauari hasiera emateko, Aristides Llaneza Mexikoko musikariak konposizio tailerra eskainiko du hilaren 22an. Hurrengo egunean, Ensemble Espacio Sinkro taldeak kontzertuak emango du azken proiektu elektroakustikoa jendaurrean aurkezteko. Ostegunean Ensemble Multilaterale Parisko talde ezaguna arituko da, eta ostiralean, aldiz, Gregoire Lorieux konpositorearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Horrez gainera, Lorieuxek tailer interesgarria ere eskainiko du.
Azken kontzertuak ARTIUM museoa izango du agertoki; Fleur inverse taldearen emanaldiak Erdi Aroko musika, musika elektroakustikoa, gaur egungo musika eta jazza uztartuko ditu.
Ia aste batez, musika proiekturik berritzaileenek euren txokoa izango dute Gasteizen.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 15ean, The Australian Pink Floyd Show ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. 1994. urtean Pink Floyd Britainia Handiko taldeak bere azken kontzertuetako bat eskaini zuen Donostian. Egun hartan eszenaratze ikusgarriaz gozatzeko aukera galdu zutenek “The Wall“, “Animalsâ€, “Wish You Were Here†edo “The Dark Side of the Moon” abesti ospetsuak berriz entzuteko parada izango dute. Izan ere, The Australian Pink Floyd Show taldeak Pink Floyden omenezko emanaldi berezia eskainiko du gurean, otsailaren 15ean. Iaz Donostian aritu ziren, eta, oraingo honetan, hitzordua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.
Ikuskizun horrek jatorrizko taldearen estetika eta estiloa birsortzen ditu; ezin ahatz dezakegu historiako pop-talde garrantzitsuenetako bat dela Pink Floyd. The Australian Pink Floyd Show taldeak jatorrizko bandaren kideen onespena jaso du.
Sarrerak 30/42 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Jazz uhinak hirian barrena ekimenaren IV. edizioa Jazza eta Fusioa ditu ardatz. Udaleko Hezkuntza Sailak eta Jazzargia elkarteak antolatutako kontzertu horien helburua da gure hirian hain esanguratsua den musika estiloa modu didaktikoan gasteiztar guztiei hurbiltzea.
Kontzertuak hilabetean behin ospatzen dira Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko Areto Nagusian, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Sarrera libre da, tokiak bete arte.
Hona hemen Jazz uhinak hirian barrena ekimenaren egitaraua:
- Urtarrilak 19 - 19:00 Jazz uhinak hirian barrena. Jazza eta Bossa Nova
- Otsailak 9 -Â 19:00 Jazz uhinak hirian barrena. Jazz Rocka
- Martxoak 16 - 19:00 Jazz uhinak hirian barrena. Euskal Fusioa
- Apirila 20 - 19:00 Jazz uhinak hirian barrena. Fusioa eta ahotsa
- Maiatzak 25 - 19:00 Jazz uhinak hirian barrena. Jazz latindarra
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, urtarrilak 17, Elliot Murphy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Kontzertu honetan, New York-eko bakarlariaren azken disken abestiak entzuteko parada izango dugu, Notes From the Underground (2008) eta Elliot Murphy sings Dylan (2009), baina baita ere betiko klasikoak.
Erlazionatutako sarrerak