
Kauta taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da bihar “Isladak” diska berria publiko aurrean aurkezteko. Kontzertua gaueko 22.00etan izango da eta sarrerek 5 eurotako prezio merkea izango dute.
Kontzertu hau Gabonak Zuretzat programaren barruan Udaleko Gazteria eta Giza Eskubideen atalak eta Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia. “Isladak” Kautaren hirugarren lana da eta Gor diskoetxearekin kaleratu dute. Taldearen hurrengoko kontzertuak hauek dira:
- Abenduak 27 - Vianako Polikiroldegian - 22.30
- Urtarrilak 10 - Hatortxurock (Berriobeitia) - 22.30
- Urtarrilak 17 - Bonberenea (Tolosa) - 22.30
- Urtarrilak 22 - Bilboko Kafe Antzokian - 22:30
Iturria | Kauta Donostiako Antzoki Zaharrean abenduak 26an
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 27an, 17:00etatik 20:30era, Irunen Break Dance Hirugarrren Txapelketa egingo da Ficoban-en. Txapelketaren hirugarren edizio honetan estatu mailako eta frantziako hainbat break talde parte hartuko dute, 70 lagun inguru.
Gainera, txapelketa egiten den bitartean, funki emanaldi eta hip-hop abeslariak ikusteko aukera izango da. Irun break txapelketaren antolatzaileak Samu Crew eta Gazteleku Martindozenea dira.
Erlazionatutako sarrerak
Donostiako Museon Sareak bigarren urtez prestatu du gabonetarako egitarau berezia. Museoen sarea zazpi museo ezberdinez osatuta dago eta eskaintza entretenigarria eta ugaria dauka gabonetarako:
ABENDUA
- Asteartea 23 - Esan Elkano, nora hoa? - Untzi Museoa [10:00 - 13.30]
- Ostirala 26 - Nor da nor? - Elizbarrutiko Museoa [10:00 - 13.30]
- Larunbata 27 - Arkitektura erraldoien tailerra - Museum Cemento Rezola [10:00 - 13.30]
- Astelehena 29 - Donostian zehar kalejira - San Telmo Museoa [10:00 - 13.30]
- Asteartea 30 - Uraren zikloak - Zientziaren Kutxagunea [10:00 - 13.30]
URTARRILA
- Ostirala 2 - Ipuin kontalaria - Aquariuma [10:00 - 13.30]
- Astelehena 5 - Gipsografia tailerra - Chillida Leku Museoa [10:00 - 13.30]
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 22tik 23ra Rostoveko Balleta izango da Donostiako Kursaal biltzar jauregian. Rostovoteko Balletak, Piotr Ilich Chaikovski errusiarrak konposaturiko “Beltxargaren Aintzira” dantzatuko dute gabonak baino lehen Donostiar guztientzat.
Hona hemen ballet saio honen datu gehiago:
- Balleta: Rostoveko Balleta - Beltxargaren Aintzira.
- Non: Kursaal biltzar jauregian.
- Noiz: Abenduak 22/23.
- Prezioa: 38-40 euro.
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 22tik 23ra Kepa Junkera Arriaga Antzokian izango da musika emanaldia emateko. Bilboko emanaldi honetan, Kepa Junkerak ETXEA deituriko bere azken diska aurkeztuko du, Durangoko Azokan erakutsi ondoren.
Emanaldien sarrerak salgai dira dagoeneko 10eurotik 30 eurora.
Erlazionatutako sarrerak