
Urriaren 31tik aurrera eta hilabetean behin, ostiraletan gaueko DJ saio batzuk eskainiko ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoarekin egindako Art After Dark proiektu berrian.
Saioak Atrioan izango dira eta aldi berean, musika eta arteaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko museoan. Art After Dark proiektuaren lehen data abenduaren 19an izango da eta 22:00etatik 01:00etara Autosound eta Ewan Pearson DJen musika egongo da Atrioan.
Sarrerak Museoaren leihatiletan eta webgunean daude salgai 10 euroren truke.
Erlazionatutako sarrerak
Urtarrilaren 4an, Frantziako Les Petites Chanteurs de Saint Marc de Lyon abesbatza izango da Euskalduna Jauregian. Agian izen honekin ez duzue abesbatza hau ezagutuko, baina mundu guztian egin zen ezagun “Los chicos del coro” filmeko soinu bandan kantatzean.
Emanaldian Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da eta abesbatzaren errepertorioak eliz musikari ematen dio lehentasuna, gregoriarretik hasi eta XX. mendera arte; baita kanta folklorikoei ere. Era berean, musika garaikidea ere jorratzen du: Poulenc, DrufuflĂşe, Caplet eta Britten.
“Los chicos del Coro” filma zure gustokoa bada, ez galdu abesbatza zuzenean ikusteko aukera!
Informazio gehiago | Euskalduna
Erlazionatutako sarrerak

Gospel musikaz buztitzeko aukera ezinhobea izango dugu Donostiako Kursaalen gaurtik aurrera, abenduaren 14arte. Gipuzkoako hiriburura heldu diren ospe handiko lau taldeak hauek dira:
- Abenduak 8 - Angels in Harlem Gospel Choir - 28€. (20.00h)
- Abenduak 12 - Joshua Nelson & The Klematics - 25€. (20.30h)
- Abenduak 13 - Mississippi Mass Choir - 20/28€. (18.00h/20.30h)
- Abenduak 14 - Tye Tribbett & G.A - 18/25€. (18.00h)
Informazio gehiago | Kursaal
Erlazionatutako sarrerak