
Urtarrilaren 17an, Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaal Jauregian. Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Alemaniako orkestrarik ezagunenetako bat, 1923. urtean sortu zen eta Donostian eskeiniko duten ikuskizunan Richard Straussen “Heriotza eta itxuraldaketa” eta Wagnerren “Walkyria (lehendabiziko ekitaldia)” lanak joko dituzte.
Kursaal Fundazioak antolatuta, musika klasikoa gustuko dutenen elkargune bihurtuko da beste behin Donostiako Biltzar Jauregia. Sarrerak 10-48 eurotako prezioa izango dute eta kontzertua gaueko 20:00etan hasiko da.
Iturria | euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 8an eta 9an, Motown The Show ikuskizuna egingo da Donostiako Kursaalean eta Bilboko Euskalduna Jauregian. 50eko hamarkadaren bukaeran Ameriketako Estatu Batuetan sortutako diskoetxe bat da Motown. Besteak beste, Stevie Wonder, Marvin Gaye, Diana Ross & The Supremes, The Jackson 5, Smokey Robinson eta The Temptations musika beltzaren izarrak bildu zituen, eta 60ko hamarkadan lortu zuen osperik handiena
Orain, Motown, the Show titulupean prestatu duten ikuskizunari esker, nostalgikoenek garai bateko ikur bihurtu ziren kantak berriz entzuteko abagunea izango dute. Hitzordua urtarrilaren 8an eta 9an izango da, Euskalduna eta Kursaal biltzar-jauregietan, hurrenez hurren.
Hona hemen ikuskizunaren informazio gehiago:
- Urtarrilak 8 - Donostia - 20:30etan - 41/45 euro
- Urtarrilak 9 - Bilbo - 20:00etan - 34/44 euro
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren urteko urtarrilaren 3tik 5ra bitartean, Hamelingo Txirularia lana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Grimm anaiek sortutako pertsonaiaren magiak Arriaga Antzokia hartuko du, familia osoaren gozamenerako, eta honetan bi abesbatza, zazpi bakarlari eta 18 musikari arituko dira agertoki gainean.
Iñigo Casali iruindarrak konposatutako estreinako opera dugu honako hau, baita Nafarroako Ganbera Operak eszenaratu zuen lehenengoa ere. Pablo Ramosek egingo ditu eszena-zuzendari lanak. Aipatzekoa da azken horrek eskarmentu handia duela familiei zuzendutako ikuskizunetan (Ali Baba eta 40 lapurrak).
Sarrerak 12/8 eurotako prezioa izango dute.
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteazkenean, abenduak 30, Urte Berriko Kontzertua egingo da Donostiako Kursaalen. Kursaaleko Biltzar Jauregira bertaratzen direnek musika onaz lagunduta urteari agur esateko parada izango dute, Vienan urtero egiten den kontzertu ospetsua eredutzat hartuz.
Strauss Festival orkestrak eta Strauss Festival Ballet Ensemble balletak Johann Strauss Austriako konpositore entzutetsuaren bals, polka eta martxa ezagunenak (hala nola, “Napoleon”, “Enperadorearen balsa”, “Danubido urdina” eta “Radetzky martxa”) ekarriko dituzte gurera. Strauss balsaren “erregetzat” dute askok.
Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 38/44 eurotako prezioa dute.
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 12tik 20ra bitartean, XI Gabonetako Gospel Kontzertuak egingo dira Donostiako Kursaal aretoan eta Victoria Eugenia Antzokian. Lau egunetan zehar gospel musika izango da nagusi Donostian eta primerako egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu:
Abenduak 12
- Kursaal, 18:00etan eta 20:30etan
- Soweto Gospel Choir in concert: The Best Of
- (25€/20€)
Abenduak 13
- Victoria Eugenia Club, 18:30etan
- Bridget Bazile
- (25€/20€)
Abenduak 19
- Kursaal, 18:00etan eta 20:30etan
- Amen Gospel Choir: A Tribute to Mahalia
- Zuzendaria: David Curry
- (25€/20€)
Abenduak 20
- Victoria Eugenia, 18:30etan
- NORTHERN KENTUCKY BROTHERHOOD SINGERS
- (18€/16€/14€)
Sarrerak Kutxa.net webgunean, Kursaaleko txarteldegian edo telefonoz (943 00 12 00) erosi daitezke.
Informazio guztia | heinekenjazzaldia.com
Erlazionatutako sarrerak