
Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, azaroak 29, Eleanor McEvoy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Eleanor McEvoy irlandako abeslaria da eta Bilbon Singled Out deituriko azken diska aurkeztuko du zuzenean. Singled Out kantariaren bederatzigarren lana bilakatu da eta bertan rock/folk doinuak entzuteko parada izango dugu.
Webgune ofiziala | Eleanor MCevoy
Ondopasan | Musiketan
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 29an, igandea, The Platters taldeari egingo dioten omenaldia ikusteko aukera izango dugu Euskalduna Jauregian. “The Platters” taldeak, hainbat belaunaldiren bizitzako soinu bandako atal ahaztezin bihurtu diren kantuak utzi zizkigun: Only you, Smoke gets in your eyes, My prayer eta Twilight Time besteak beste.
John Cheatdomek ibilbide luzea egin du talentu berriak aurkitzen, eta berak lortu zuen artista handi hauek elkartzea, taldearen benetakotasuna bermatu ahal izateko. Eurekin, “The Magic Sound of the Platters” sortu zuen. Denborarekin, izena laburtu zuten, Buck Rami omenaldia egiteko; bera izan zen, hain zuzen ere, hasierako taldearen aholkularia, managerra eta arrakastarako bidea sortu zuena.
Emanaldia gaueko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 34/44 eurotako prezioa izango dute.
Informazio guztia | Euskalduna Jauregia
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, azaroak 14, Rammstein taldearen kontzertu potentea ikus-entzuteko aukera izango dugu Barakaldoko BEC-en. Alemaniako taldeak diska berria plazaratuko du datorren udazkenean, Liebe Ist Für Alle Da, eta mundo osotik igaroko den bira egingo dute abesti berriak aurkezteko.
Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta telonero moduan Andy LaPleguak (Icon of Coil taldearen sortzailea) 2003an sortutako Combichrist Norvegiako banda arituko da.
Iturria | Musikazale
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 26tik 29ra eta Abenduaren 26tik 29ra bitartean, Dock Of The Bay jaialdia egingo da Donostian. Hona hemen Donostian egingo den primerako jaialdi honen egitarau osoa:
AZAROAK 26: Gazteszena kontzertuak
- 20:30: Julia Cristina
- 21:30: Sunday Drivers
- 23:00: Dj Kurando (Le Bukowski-en)
AZAROAK 27: Basque Dock of the Bay
- Ordua: 18:30
- Filma: Vecinos, bandurrias & guateques
- Zuzendaria: Sandra Cuesta & Larraitz Torres (Colombina´s) - Espainia / 2009/ Betacam / 40′
- Ordua: 19:45
- Filma: Bide Ertzean: “Leidor Sessionsâ€
- Zuzendaria: Raul Lopez - Espainia /2009/ Betacam/ 64’
- Ordua: 21:45
- Filma: Caledonia Dreamin’
- Zuzendaria: John MacLeverty - Eskozia/ 2007 / Betacam SP / 59’
- Ordua: 23:00
- Filma: Edwyn Collins: Home Again
- Zuzendaria: Paul Tucker - Erresuma Batua / 2007 / Digibeta / 40’
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, azaroak 1, Kim Richey-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Kim Richeyk estatubatuar bakarlaria daukagu eta bere kantuetan country eta pop musika nahasten da eta gaur egun, sei diska ditu kalean. Bere azken lana 2007an plazaratu zen eta “Jack and Jill” izenarekin aurkitu dezakegu dendetan.
Ondopasan | Musiketan
Erlazionatutako sarrerak