Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Turismoa . Euskal Herria - Part 2
Atalak: Turismoa

Artzain Eguna Ordizian

Apirilak 7an, Artzai Egunaren 16. edizioa egingo da Ordiziako Gipuzkoar udalerrian. Egun osoan zehar, artzain munduari egingo zaio omenaldi Ordiziako alde zaharretako kaletan eta progagonista nagusiak artzaintza, artzainak eta gaztak izango dira hainbat ekitaldietan.

Gainera, egun honetan Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da eta gazta eta Goierriko produktuak saltzeko saltokiak jarriko dira. Goizeko 11ak aldera, 2.000 ardik Ordiziako Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ohi dituzte, antzina artaldeek herrietatik egiten zuten ibilbidea gogora ekarriz. Halaber, Latxa arrazako aharien lehiaketa-erakusketa ere antolatzen dute Artzain Egunean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat dugu hori, animalien kantitatea zein kalitatea kontuan hartuta. Aurrekoa gutxi balitz, bildotsa burduntzi erara dastatu edo ardiei ilea mozteko prozedura (eskuz eta mekanikoki) ikusi ahal izango dute bisitariek. Urtero legez, gazta, bertoko produktuak eta artisautza objektuak ere salduko dituzte, eta trikitilariek eta dultzaineroek girotuko dute jaia.

Erlazionatutako sarrerak

Oion - Katxiren iraulketa

Urtarrilaren 21etik 22ra bitartean, Oiongo San Bizente eta San Anastasio jaiak antolatzen dira. Jai hauetan egiten diren jardueren artean Katxiren iraulketak merezi du aparteko aipamena: Herriko pertsonaiarik ospetsuena dugu Katxi. Zaila da haren jatorria zehaztea, baina idatzizko lehenengo aipamena 1676. urtekoa da. Katxiren janzkera aldatuz joan da urteen poderioz; gaur egun, marra gorri eta berdedun feltrozko jantzia, mota bereko txanoa eta azeri-larrua daramatza. Mahuketan “El Cachi” izena darama idatzita, eta, sorbaldan, “Viva San Vicente. Oyón-Oion” leloa.

Bi jai egun hauetan, antzezkizun berezia egiten dute herriko parroki-elizaren eta Udaletxearen aurrean. Elizaren atarian oiondarrek multzo bat osatzen dute, agintariak, udaleko nahiz elizako ordezkariak eta haurrak lagun dituztela. Habaneraren soinua hasi bezain pronto, Katxi erdian jartzen da, etzanda, kultura-sailburuaren aurrean. Azken horrek, Oiongo bandera Katxiren gainean mugitzen du. Pertsonaia bitxia banderaren azpian iraulkatzen da, eta, bukatutakoan, txanoa jaurtitzen du. San Bizente eta San Anastasio goraipatu ostean, eliza barruan sartzen dira guztiak. Udaletxearen aurrean ere eszena bera antzezten du Katxik.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

San Anton Azoka

Urtarrilaren 17an eta 18an, San Anton azoka ospatuko da Amurrioko eta Mungiako bizkaitar udalerrietan. Mungian urtarrilaren 18rako antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste eta Txorizo Lehiaketaren XIV. edizioa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko dute.

Bestaldetik, Amurrion (urtarrilaren 17an) bertako produktuen, sukaldeko tresnen, zuhaitzen eta era guztietako landareen erakustoki bihurtuko da. ainbat jaki (gazta, ogia, eztia eta kontserbak, esaterako) salduko dituzte erakustokietan, eta horrez gainera, bitxiak, saskiak, eskulanak eta artilezko arropa ere eskuratzeko parada izango dute bisitariek.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Txakolin Eguna

Urtero egiten den bezala, Urtarrilaren 17an, jatorrizko deituradun txakolin-uzta berriaren aurkezpena egingo da Getariako udalerrian. Txakolin Egunari hasiera emateko, meza egingo dute San Salvador elizan. Ondoren, iazko uztaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute Getariako pilotalekuan, eta hara bertaratzen direnek 1.000 botila txakolin baino gehiago dastatzeko aukera paregabea izango dute.

Arratsalderako herri-kirolen (aizkolariak eta harri-jasotzaileak) erakustaldiak antolatu dituzte, eta musikak eta bertsoek ospakizuna girotuko dute.

Erlazionatutako sarrerak

Astotxo Eguna Lazkaon

Urtero egiten den bezala, Errege-egunaren hurrengo igandean, Familia Santuak Egiptora egindako ihesa ekartzen dute gogora Lazkaon. Tradizio handiko ohitura dugu Gipuzkoako udalerrian; izan ere, 1652tik aurrera, ia urtero ospatu dute Astotxo Eguna. 200 gaztek hartu ohi dute parte beneditarren Santa Ana komentutik abiatuta Lazkaoko kaleak zeharkatzen dituen antzezpen ikusgarrian. San Jose oinez doa, astotxo baten gainean doan Ama Birjinaren -besoetan Jesus haurra darama- aurretik. Ohiturak Irteera Pentateukoko liburuan du jatorria.

Horrez gainera, egun osoan zehar aurretiaz bedeinkatutako olatak saltzen dituzte, norberak jateko edo atzerrian dauden lazkaotarrei bidaltzeko. Eguneko egitarauaren barruan, Gipuzkoako astoen azoka eta lehiaketa ere nabarmentzen dira. Azkenik, Zistertarren konbentuan, Lazkao abesbatzaren partaidetzarekin egingo da 11:00etako Meza Nagusia.

Iturria | Lazkao.net

Erlazionatutako sarrerak