
Irailaren 27an, Sagardo Uzta jaiaren IX. edizioa egingo da Astigarragako udalerrian,2010eko sagardoaren uzta-garaiaren hasiera ospatzeko.
Sagardo Uzta deituriko jai hau goizean hasten da eta hainbat ekitaldien artean, nabarmentzekoak dira sagar-muztioa era tradizionalean egingo dela eta Astigarragako sagarren erakusketa, guztia 10:30etik aurrera J. Barandiaran plazan.
Astigarragara hurbiltzen direnak, sagardo tradizionala egiteko prozesua zuzenean ikusi ahal izango dute eta gainera, herri-bazkarian parte hartu, dantza tradizionalak ikusi eta txalapartaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Eguna bukatzeko, gomendagarria da sagardoaren museoa, Sagardoetxea, bisitatzea. Jai-gunetik metro batzuetara besterik ez dago.
Iturria | Astigarraga.net
Erlazionatutako sarrerak

Irailak 4tik 13ra bitartean, Euskal Jaiak ospatuko dira Ordiziako gipuzkoar udalerrian. Jai hauetan ikuskizun folklorikoak, herri kirolak, herriko produktuen lehiaketak egingo dira eta gainera primerako giroaz gozatzeko aukera izango dute herri honetara hurbiltzen direnak.
Hona hemen 2009ko Ordiziako Euskal Jaien egitaraua:
Irailak 4, ostirala:
- Gaueko 22:00etan: Plaza Nagusian, Alur dantza taldearen “Sua” ikuskizuna.
Irailak 5, larunbata:
- Goizeko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan.
- 19:30etan: Erraldoien Alardea, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
- 21:30etan: Plaza Nagusian, Eusko Dance Live 2009 ikuskizuna.
Irailak 6, igandea:
- Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Trikitilarien eskutik.
- 12:00etan: Meza Nagusia.
- 14:15etan: Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan.
- Ondoren: Dantzaldia orkestra batez alaitua.
Irailak 8, asteartea:
- Arratsaldeko 17:30etan: Plaza Nagusian, Bertako produktuekin egindako Elkarteen arteko XIX. Sukaldaritza Lehiaketa eta Goierriko odolki onenaren XV. dastaketa-lehiaketa.
- 18:30etan: Plaza Nagusian, Buruhandi eta Erraldoien irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
Irailak 9, asteazkena: AZOKA BEREZIA eta IDIAZABAL GAZTA LEHIAKETA
- Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Ordiziako txistularien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.
- 10:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan,
- Gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak (ikus esku programak).
- Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ikusgai: Elikadura osasuntsua, bertakoa eta kalitatezkoa argitalpena banatuko da.
- Eguerdiko 12:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.
- 12:30etan: Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.
- 13:00etan: Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.
- Arratsaldeko 17:30etan: Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak.
- 19:30etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, Euskal Herri Kirolak - Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2009.
Irailak 11, ostirala:
- 22:00etan: Plaza Nagusian, “Nahia” dantza taldearen ikuskizuna.
Irailak 12, larunbata:
- 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin Beti-Alai pilotalekuan.
- Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: Euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Alkarkide (Alkartasunako dantzari ohiak) taldearen eskutik.
- Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: en Plaza Nagusian, SAGARDO FESTA: Sagardoen dastaketa.
- Gaueko 22:15etan: Barrena Kultur Etxean, Jon Enbeitaren “Gitarra lagun” ikuskizuna
Irailak 13, igandea:
- Eguerdiko 12:00etan: Barrena Kultur Etxean, Lazkao-Txiki XVIII. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.
Iturria | Ordiziako Iturria
Erlazionatutako sarrerak

Bihar, abuztuak 29, Elgoibarko Abeltzain Feria eta Baserritarren Eguna ospatuko da San Bartolome jaietako egitarauaren barruan. Egun honetan, abeltzaintza eta baserrien inguruko zenbait ekimen eta lehiaketa egingo dira goiz partetik.
Hona hemen aurtengo Abeltzain Feriaren egitaraua:
- 9:30etan: Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Udaleko Txistularien Bandak, Nafarroa plazan, harrera egingo diete Ganadu Lehiaketan parte hartuko duten abeltzainei. Jarraian: āBALZOLA ANAIAKā TRIKITILARIEN Kalejira.
- 10:00etan: GIPUZKOAKO LIMUSIN GANADU lehiaketa.
- 11:00etan: XXVI. SAGARDO LEHIAKETA ETA DASTATZEA, Foruen plazan.
- 11:00etan: XXVIII. GAZTA LEHIAKETA ETA SALMENTA, Nafarroa plazan.
- 12:00etan: ELGOIBARKO KALE KANTARIEK, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin.
- 13:00etan: Ganadu enkantea Aita Agirre plazan.
- 13:30etan: Gazta lehiaketako irabazleei SARIAK emango zaizkie, Nafarroa plazan.
- 14:00etan: Sagardo lehiaketako irabazleei SARIAK emango zaizkie, Foruen plazan.
- 14:15etan: Ganadu Lehiaketako SARIAK banatuko zaizkie abeltzainei, Foruen plazan.
- 14:30etan: Baserritarren ANAIARTEKO BAZKARIA, Sigma jatetxean, trikitilariek eta bertsolariek girotua.
- 17:00etan: āBALZOLA ANAIAKā trikitilarien kalejira.
- 18:00etan: ELGOIBARKO KALE KANTARIEK, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin.
- 18:00etan: SAN BARTOLOMEETAKO XI. HARRI-JASOTZE TXAPELKETA, Foruen plazan (euria bada, Ikastolan).
- 22:30etan: DJ GAUA, Maalako parkean, DJ Markooz, DJ Rufoh eta DJ David Mk-rekin beste batzuen artean.
- 23:00etan: GOLDEN APPLE QUARTET taldearen emanaldia, Foruen plazan.
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Irailak 6an, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpiko udalerrian. Egun berezi honetan, artzain-kulturaren iguruko hainbat ekintza antolatzen dira: Gazta lehiaketa, produktuen dastaketa, artisautza azoka, Gipuzkoako ardi okelaren prestaketa eta abar.
Hona hemen 2009ko Gipuzkoako Artzain Egunaren egitaraua:
- 09:30etan: Dana prest.
- 10:00etan: Postuak ireki egingo dira.
- 10:00etatik 10:45etara: Gaztak jasotzeko tartea.
- 11:00etan: Gipuzkoako Ardi Gaztaren 25. lehiaketa.
- 11:00etan: Gazta dastaketa popularra (1go. gazta bukatzen den arte).
- 11:15etan: Gaztagintzaren lehena eta oraina.
- 11:30etan: Gaztetxoen Gazta Lehiaketa.
- 11:45etan: Hazarkuma eta aharien enkantea edo intseminatutako aharien alaben erakusketa.
- 12:00etan: Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 20. lehiaketa.
- 12:15etan: Ardiak moztea neskak eta mutilak.
- 12:45etan: Ardi okel banaketa.
- 13:00etan: Omenaldiak:Ā Gipuzkoako aiton-amon artzainei. Ameriketan artzaintzan aritutako artzain euskaldunei.
GOIZEAN ZEHAR:
- Euskal Herriko Ardi Latxa arrazako ardi eta ahari Erakusketa.
- Artzain txabola baten inguruan, artzaintza inguruko eskulanen eta artisautza erakusketa.
- Gazta salmenta.
- Sagardo dastaketa.
- Gazte eta Helduen Rally Fotografikoa. Ikatza taldea.
- Herri Bazkaria 14:3etan Jubilatuen egoitzan.
ARRATSALDEAN
- 17:30etan: Gipuzkoako XLI. Artzain Txakurren Txapelketa Urtatzako Zelaian
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 1etik 8ra bitartean, Lekeitioko San Antolin jaiak ospatuko dira bizkaitar udalerri honetan. San Antolin jaietako egitarauaren barne Antzar Eguna topatzen dugu, Lekeitioko jaien ekitaldirik ospetsuena zalantzarik gabe.
Antzar Egunak 300 urte baino gehiagoko tradizioa du eta herriko portua eguneko protagonista izaten da. Bertan, urtero legez, milaka lekeitiar mahoizko arropaz jantziko dira, brusa urdinarekin eta arrantzaleen koadrozko zapiarekin.
Koadrilak eguneko protagonistak izanda, hainbat gazte txalupa txikietan igo eta banaka, antzarra lepotik hartzen saiatuko dira, ondoren, uretara eroriz. Orduan, talde bat sokatik tiraka hasiko da antzarra igo eta jaitsiz, lepoa moztearen helburuarekin. Euskadiko ikuskizun ezagunenetariko bat dugu honako hau. Gainera, aurten ere, musika eta kale antzezpen ugarirekin osatuko da eguna.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak