Atalak: Zinema

Begibistan. Amurrioko IV. Zinema Astea

Amurriok Begibistan jaialdiaren 4. edizioa hartuko du maiatzaren 26tik 29ra bitartean. Aipatzekoa da Euskadin ekoitzitako film laburrak ardatz dituen jaialdi bakarra dela honako hau. Antolakuntzak 91 lan jaso ditu aurtengoan, eta horietatik 36 hautatu ditu sail nagusietan parte hartzeko. Hala, 14 film labur lehiatuko dira Ofibistan lehiaketako sail ofizialean, eta 22 lanek hartuko dute parte Infobistan sail informatiboan. Nabarmentzekoa da, halaber, Ofibistan sailean Telmo Esnal eta Koldo Almandoz euskal zuzendari ezagunen film laburrak izango direla ikusgai.

Aurretiaz aipatutako atalez gainera, honako hauek aurki ditzakegu Begibistan jaialdiaren baitan: Freakybistan, Gaztebistan, Txikibistan, Superbistan, Festibistan eta Luzebistan. Bestelako jarduerak ere antolatu ohi dituzte, hala nola, erakusketak, kontzertuak eta film emanaldi bereziak.

Informazio guztia | Begibistan

Erlazionatutako sarrerak

Fant 2010 - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa
Zinema fantastikoa jaun eta jabe izango da berriz Bizkaiko hiriburuan, maiatzaren 3tik 9ra bitartean FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 16. edizioa egingo baitute. Mundu osoan ekoitzitako genero horretako pelikulak erakusteaz gainera, jarduera interesgarri anitz ere prestatu dituzte aurtengoan, hala nola, kontzertuak eta on-line bidezko lehiaketak.
Informazio guztia | FANT Bilbao

Erlazionatutako sarrerak

Zinemastea 2010

Zinemastea 2010

Zinemastea Gasteizera itzuliko da, garai berrietara egokituta. Hori horrela, Zinemastea v.2 sei eguneko topaketak ikus-entzunezko mundua ulertzeko era berriak izango ditu ardatz. Besteak beste, lengoaia berriak, formatu digitalak eta ikus-entzunezkoen eta beste diziplina artistikoen arteko harremana aztertzen duten proposamenak jorratuko dituzte. Profesional gazteekin topaketak ere antolatu dira, eta, noski, Euskadin egindako zinemak oso tarte berezia izango du egitarauaren barruan.

Euskal film luze berrienetako batzuk ikusteko abagunea izango da: Miguel Angel Jimenezen Ori (Zinemaldian aurkeztu zuten eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartuko du 2010ean), Sukalde kontuak umorezko pelikula (Aizpea Goenaga ezagunak zuzendutako lehendabiziko film luzea) eta Pagafantas Borja Cobeagaren film arrakastatsu eta dibertigarria.

Halaber, Zinemastea v.2 jaialdiak El cosmonauta izeneko proiektu berritzailea eskainiko du; lan horretan, Internet eta ikusleen parte-hartzea oso lotuta doaz.

Azkenik, bi tailer interesgarri prestatu dituzte aurtengoan. Nacho Vigalondo -2004an Oscar sarietarako izendatu zuten- gaur egungo zinemak eskaintzen dituen aukeren inguruan arituko da, eta Riot Cinema Collective ekoizpen-etxeko kideek “transmedia†deritzon kontzeptua zer den azalduko digute.

Iturria | euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Zinebiklub: Film Laburren Erakusketa

Otsailaren 4tik martxoaren 25era bitartean, Zinebiklub film laburren erakuskea egingo da Bilboko Barrainkua Udaltegian. Egun hauetan zehar, Euskal Herriko, Espainiako eta Latinoamerikako 46 film labur ikusgai izango dira.

Euskal Herriko film laburrak izango dira hiru Zinebiklub saioetako protagonistak. Halaber, otsailaren 4an eta 25ean eta martxoaren 11n euskal film laburrak proiektatuko dira. Otsailaren 4an Tener el corazon en el lugar equivocado, Arena, 5 recuerdos, Los que lloran solos eta Llegar a Euskal Herria Helmuga film laburrak ikusteko parada izango da. Otsailaren 25eko saioan Quiero estar el resto de mi vida contigo, Pim Pam Pum, Ito Nazu, Clark eta Boris, La presa, Amona Putz!eta La historia mas grande de Bilbao jamas pintada film laburrak izango dira ikusgai. Euskal film laburrei eskainitako azken saioan ondorengo film laburrak proiektatuko dira: Sabina, Marisa, Mi primer recuerdo, Ahate pasa, El nunca lo haria, Sporting 2 Real 2 eta Dirty Martini.

Informazio guztia | zinebi.com

Iturria | eitb

Erlazionatutako sarrerak

Zinegoak 2010

Zinemarik ausartena Bizkaiko hiriburura iritsiko da berriro; izan ere, urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra bitartean, Bilboko Gay-Lesbo-Trans 7. Nazioarteko Zinemaldia (Zinegoak) egingo dute bertan.

Zinegoak 2010 jaialdian, honako sariak banatuko dira: 3.000 euro fikziozko film luze onenarentzat, 2.000 euro dokumental luze onenarentzat eta 1.000 euro film labur onenarentzat. Lesbianismo eta Genero Berezia Saria (1.500 euro) ere banatuko dute.

Erlazionatutako sarrerak