Otsailak 7an, “Desnudos en Central Park” antzerki lanaren emanaldia izango da Basauriko Social Antzokian. Komedia antzerki honetan Jaime Azpilicueta dugu zuzendari lanetan eta Manuel Galiana, Enma Ozores, Maria Jose Alfonso, Francisco Piquer, Maribel Salas eta Walter Gamberini antzezle bezala.
Antzerki obra honen egilea Mark Rowell da eta New York-era erameten gaituen argumentua hauxe da:
Gerryk, idazle izatea du amets. Bere bizitzaren erdialdean, bizitza honetan norbait garrantzitsua izan dezakeelaz ohartzen da. Ama maitakor eta autoritario batetaz gehiegi babestua, ematen duena baina emakumezko azkarrago batekin ezkondua ta gurasoen etxetik irten berri diren bi umeekin, egundoko jauzia egitea erabakitzen du, bere bizitzan lehena, abentura honek anonimatotik aterako duelakoan eta azkenean, bere gaitasuna ezagutuko dutelakoan. Komunikabideek, Nueva York hirian dauden telebista kate handiek, egingo dute gainontzekoa.
Antzerkirako sarrerak lehiatilan bertan, BBK kutxazainetan edota telefonoz (944 666 390) erosi daitezke.
Informazio gehiago | Social Antzokia
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
