Datorren asteburuan, Maiatzaren 9tik 10ra bitartean, Erdi Aroko Azoka egingo da Ordiziako gipuzkoar udalerrian. Azoka honetara hurbiltzen direnek, beira puztearen, hargintzaren, forja-lanaren, larrugintzaren eta ehoziri-lanaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, zeramika, birziklatze eta idazkera tailerrak, antzinako jolasak, zaldi-ferraketa eta arku-tiro erakustaldiak eta etxeko txikienentzako ekintza bereziak ere prestatu dituzte bi egun hauetan zehar.
Artisautzaz aparte, Erdi Arora eramango gaituen antzerki, musika eta dantza emanaldi asko izango dira Ordiziako kaleetan zehar.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
