Uztailaren 13tik 18ra bitartean, Erdi Aroko I. Aste Kulturala egingo da Segurako gipuzkoar udalerrian. Sei egunetan zehar, Segurako udalerrira hurbiltzen direnak, mendeetan atzera egingo dute eta eszenatoki paregabea ikusteko aukera izango dute. Hona hemen, Segurako Erdi Aroko I. Aste Kulturalaren egitaraua:
Uztailak 13, astelehena: Ardixarra etxean.
- Hitzaldia: SEGURA BERE ERROETAN MURGILDUZ DVDaren aurkezpena.
- Ordua: 19:00etan.
Uztailak 14, asteartea: Ardixarra etxean.
- Hitzaldia: Segurarren historiaurrea.
- Hizlaria: Jose Antonio Mujika. Aranzadi Z.E. eta EHUko irakaslea.
- Ordua: 19:00etan.
Uztailak 15, asteazkena: Ardixarra Etxean.
- Hitzaldia: Herria sortu aurreko aztarnak eta hirgintzaren eboluzioa.
- Hizlaria: Alfredo Moraza. Aranzadi Zientzia Elkartea.
- Ordua: 19:00etan
Uztailak 16, osteguna: Komentuan.
- Ekintza: “Landarbaso abesbatza” Kutxak sustatutako ekintza.
- Ordua: 19:30etan
Uztailak 17, ostirala: Plazan.
- Ekintza: Linuaren prozesua teoria-praktikaren erakustaldia plazan.
- Hizlaria: Jaione Isazelaia
- Ordua: 19:00etan
Uztailak 18, larunbata: Plazan (eguraldi txarra bada Baratze Pilotalekuan).
- Ekintza: Alurr Dantza Taldea “SUA” ikuskizuna
- Ordua: 22.00etan
Iturria | Segurako Udala
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Erdi Aroko I. Aste Kulturala Seguran [...]