Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak, Euskal Herriko Pintxo Txapelketa antolatuko du urtearen azken partean. Aurten txapelketaren laugarren edizioa ospatuko da eta sailkapen fasea Urriaren 5etik 9ra izango da. Finala ordea, Azaroaren 23tik 25era egingo da Donostiako Kursaal Jauregian.

Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketan parte hartzen dutenek honako sariak irabazteko aukera izango dute:

  • Finalista bakoitzarentzat diploma egiaztagiria.
  • Txapelduna. txapela, trofeoa eta 3.000,00 €
  • Txapeldunordea. trofeoa eta 2.000,00 €
  • Hirugarrena. trofeoa eta 1.000,00 €
  • Kalitatea fundazioa saria
  • Azti Berrikuntza Saria
  • Nazioarteko Donostia-Gastronomika Sukaldaritza biltzarrean dohainik parte hartzea
  • Etxe babesleen produktu sorta
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat Txapelketako sukaldari, taberna eta pinto guztiak azaltzen dituen liburu bat.

Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketan izena emateko epea 2009ko irailaren 30eko 12:00 arte izango da.

Informazio guzia |
Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun 1
Ondopasa

[...] barruan prestatu dituzten jardueren artean Foccus 2009 Ardoen Nazioarteko II. Lehiaketa eta Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren Bizkaiko Finala nabarmendu behar [...]

Ondopasa
Erantzun