Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketa 2009

Uztailaren 18an, larunbata, Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketa ospatuko da Mutrikuko udalerrian. Lehiaketan parte hartuko duten hamar taldeak aukeratuak izan dira iada eta zirriborroak hemen ikus daitezke.

Goi mailako graffiti lehiaketaz aparte, larunbatean graffiti eta break dantza tailerrak eta zenbait Dj egongo dira giroa berotzeko. Lehiaketan 16 urtetik gorako gazte euskaldunak hartuko dute parte, teknikak eta gaia librea izanik, eta graffitiak 7×2 metroko hormetan egingo dira.

Lehiaketa ikusgarri honen sariak hauek izango dira:

  1. 1.500 €
  2. 1.200 €
  3. 900 €

Informazio guztia | Spraikada

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun 1
Ondopasa

[...] Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketa 2009 [...]

Ondopasa
Sareblog – Lo mejor de la semana (20-07-2009) | Asier Lozano-(e)k esan zuen | Uztaila 20, 2009 @ 8:07
Erantzun