Maiatzaren 3tik 10ra bitartean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen FANT jaialdiadiaren 15. edizioa egingo da: Bilboko Zinemaldi Fantastikoa. Zinemaldian, mundu osoan ekoiztu diren genero horietako filmeak ikusteaz aparte, jarduera interesgarri askotaz gozatzeko aukera izango dugu. Adibidez, Bosco el Tosco y Su Puta Banda Azkena Aretoan arituko dira maiatzaren 5ean, eta Chrome Hoof berriz, Kafe Antzokian emanaldia eskainiko du maiatzaren 7an, 21:30etik aurrera.
Gainera, aurreneko edizioetan egin den bezala, nontzeberri.com kultur atariak Nontzeflash Animazio eta Zinema Lehiaketako mostra bat eskainiko du. Lehiaketara aurkezten diren filmak hiru minutu eta erdiko iraupena izatearen bereizgarria dute eta antolatzaileen web orriaren bitartez aurkezten dira, formatu digitalean eta 3,5 Mb baino gutxiagoko neurrian.
Informazio guztia | FANT Bilbao
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

Ia ia urtero joan izan gara ni eta lagun bat zenbait pelikula ikustera ordutegiaren arabera; beti aretoak ia hutsik ikusi izan ditugu, oraindik ez dugu ulertzen zergatik jendea ez den hurbiltzen horrelako ekitalditara.