Gabonetako oporretan aisiarako zenbait aukera ditugula ikusten hari gara Ondopasan. Gasteizen adibidez, izotz pistara hurbildu gaitezke irristailuekin jolasteko. Hurbiltzeko asmoarekin bazaude, abenduaren 17tik 2010eko urtarrilaren 10era egongo da zabalik:
- Ezaugarriak: 700 m2-ko izotz pista
- Kokalekua: Andre Maria Zuriaren plaza
- Ordutegia: 10:00etatik 22:00etara (abenduaren 24ko eta 31ko ordutegia: 10:00etatik 20:00etara).
- Prezioak: 16 urtetik beherakoak: 2 euro ( patinak barne) | 16 urtetik gorakoak: 4 euro ( patinak barne)
- Ikastetxeentzako eskaintzak: Aldez aurretik erreserba eginez gero, ikastetxeetako ikasleak taldeka (75 lagun gehienez) joan ahalko dira abenduaren 17, 18, 21, 22 eta 23an. Hiru txanda izango dira: 10:00etatik 11:00etara, 11:30etik 12:30era eta 13:00etatik 14:00etara. Doan izango da.
- Argibide gehiago izateko edo erreserba egiteko deitu 945 -161391 zenbakira.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
