Urriaren 10etik 12ra bitartean, Gasteizko Kometa Jaialdia egingo da Garaion. Nazioarteko Kometa Jaialdi hau Lau Haizetara Arabako Kometazaleen Elkarteak antolatu du eta Munduko txoko desberdinetatik etorritako hainbat kometazalek hartuko dute parte.
Hiru egunetan zehar, kometa estatikoak, erakustaldi ugari (free-style, ballet, buggy saltoak, fly-surf) eta kometa borrokak ikusgai izango dira, besteak beste. Kometak egiten ikasteko tailerrak eta txikientzako jarduerak ere prestatu dituzte.
Honetaz aparte, O.S.O.W. (One Sky, One World; zeru bat, mundu bat) nazioarte mailako ekimena egingo dute igandean. Munduan bakea lortzearen alde kometak aireratuko dituzte.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
