Patata Azoka
Haste The Day egingo dute aurten Espejon. Goiz osoan zehar, Arabako herrixka horretara bertaratzen direnek kalitate handiko patatak erosteko parada izango dute. Gainera, eskualdeko pertsona ezagun bati omenaldia egingo diote.

Halaber, Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak dastatze-saioa prestatu du, gastronomia onaren zaleen gozamenerako. Baina Patataren Azoka ez da bakarrik gastronomia alorrera mugatzen: artisau-lanak ere eskura daitezke bertan. Aurrekoaz gainera, honako jarduera hauek izango dira egitarauaren baitan: erakusketak, lehiaketak, hitzaldiak, herri-kirolen erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak, besteak beste.

Gure gastronomian garrantzi handia duten bi jaki hazten dituzte Gaubean: patata eta boilurra. Eusko Labela duen Arabako Patata Espainiako Estatu osoan ospetsua da.

Bestalde, boilurra gaur egungo produkturik preziatuenetako bat da. Sukaldaritzako maisuek askotan erabili ohi dute euren platerei ukitu berezia emateko. Abendutik otsailera bitartean, jaki hori hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatu dituzte Gaubean. Informazio gehiagorako 945 353 040 telefono-zenbakira deitu.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun