Ekainaren 5etik 7ra bitartean, Getxoko eskulangintza azoka ospatuko da Areetako Geltoki Plaza inguruan. Azoka honetan, 100 artisau baino gehiago bilduko dira euren produktuak saltzeko, objektu desberdinak egiteko prozedurak eta teknikak erakusteko. Besteak beste, otzarak, zeramika lanak eta zurezko eta larruzko produktuak ikus eta erosteko aukera izango dugu.
Gainera, artisautzaz aparte, gastronomiak ere izango du bere tartea egun hauetan. Ibaiondo kalean, gune gastronomikoa jarriko dute 15 bat standetan, non etxean egindako primerako produktuak daztzeko aukera izango dugu: gazta, gozoak, ogia, marmeladak, pastelak eta likoreak.
Azoka 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik (larunbatean gaueko 22:00era arte).
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
