Heineken Jazzaldia 2009

Uztailaren 22tik eta 26raa bitartean, Heineken Jazzaldiaren 44. Edizioa egingo da Donostian. Aurtengo Heineken Jazzaldiko egitarauan lau izen mitiko ageri dira: Hank Jones, Abdullah Ibrahim eta Randy Weston teklatuaren legendak eta egungo bateria bikainena:  Roy Haynes.

Jazzak 44. Heineken Jazzaldiaren egitarauaren ardatza izaten jarraitzen du, baina horrez gain ikus-entzuleen harrera ona jasotzen duten bestelako musikak ere entzun ahal izango dira:

  • João Gilberto, musikari brasildar handiena.
  • Buena Vista Social Club, musika kubatarraren muina.
  • Animal Collective, Espainian uztailean emango duen kontzertu bakarrean.
  • Pitingo eta bere Soulería kutsagarria.
  • Eszena independenteko bi izen nabarmen: The War On Drugs y Micah P. Hinson.
  • Pop espainiarreko hirukote distiratsua: Russian Red, Vetusta Morla y Facto Delafé.
  • Emakumezko ahotsetan azken zirrara: Mélissa Laveaux.

44. Jazzaldirako sarrerak maiatzaren 19an, goizeko 11:30etan, jarriko dira salgai Kutxaren salmenta sistemetan, www.kutxa.net, TeleKutxa (Tel. 943 00 12 00) eta ServiKutxa, eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (ordutegia: 11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Bonoak hurrengoko prezioa izango dute:

  • Trinitate Plazako abonamendua (4 kontzertu): 116€
  • Kursaal Auditorioko Abonamendua – Kutxa Gunea (4 kontzertu): 115€
  • Victoria Eugenia Antzokiko Abonamendua - Skoda Gunea: (6 kontzertu): 111€
  • João Gilberto eta Animal Collective-en kontzertuak, beren ezaugarri bereziak direla-eta, ABONAMENDUTIK KANPO egongo dira.

Iturria | Heineken Jazzaldia

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun