Apirilak 2an, Itsas Energiaz 3. Nazioarteko Jardunaldia egingo da Barakaldon kokatutako Bilbao Exhibition Center-en. Jardunaldi hauetan, olatuen energia ustiatzeko dauden ekipoen eta teknologikoak ez diren beste alderdi batzuen esparruetan egindako aurrerapen berritzaileenak aurkeztuko dira (olatuak, itsas-lasterrak, etab.)
Jardunaldien ordutegia 08:30etik 18:00etara izango da eta honetan parte hartzeko 200 eurotako sarrera ordaindu beharko da. Itsas Energiaz 3. Nazioarteko Jardunaldiaren egitaraua hauxe da:
- 9:00 Jardunaldiaren hasiera.
- 9:15 - 1. SAIOA: Itsas energiaren egoera nazioartean.
- 11:20 - 2. SAIOA: Teknologiak.
- 12:50 - 3. SAIOA: Itsas energiaren alderdi ez teknologikoak.
- 15:00 - 4. SAIOA: Teknologien saiakuntza eta erakusketa.
- 16:50 - 5. SAIOA: Instalatzeko teknologiak eta offshore eragiketa.
Informazio guztia | Jornadamarina.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
