Uztailaren amaieran Donostian ospatuko den Jazzaldia 2009aren barruan, tokiko 15 talde izango dira zuzeneko kontzertuak ematen. Egitarau honen barruan, bihar Martxoak 18, Broken Brothers Brass Band taldearen zuzeneko kontzertua egingo da Altxerrin.

New Orleans eta funky estiloa jorratzen duen talde hau zazpi kidez osatuta dago: Alfonso Areta, Txarli Otxoa, Alberto Arteta, Jon Celestino, Alberto Matito, Jon Uribeetxeberria eta Gorka Gaztanbide. Kontzertua arratsaldeko 20.30etan hasiko da.

Myspace | Broken Brothers Brass Band

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun