Jesucristo Superstar - Victoria Eugenia Antzokian

Apirilak 9tik 13ra, Jesucristo Superstar musikala egingo da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Jesucristo Superstar obra Jesusen bizitzako azken zazpi egunak kontatzen ditu musika eta abestien bidez: Judaren traizioa, “Azken afaria”, Maria Magdalenarekin izandako harremana eta gurutziltzaketa.

Aste Santuan ikusteko oso egokia den obra honetan Stephen Rayn dugu zuzendari lanetan, musikan Xavi Torras eta antzezle nagusietan bost persona aurkitzen ditugu: Rauch, Sandra Criado, Lorena Calero, Paco Arrojo eta Luis Amando.

Emanaldien ordutegia hau izango da:

  • Apirilak 9: 20:00etan
  • Apirilak 10, 11 eta 12: 18:30ean eta 22:00etan
  • Apirilak 13: 17:30ean

Azkenik, sarrerak 25-50 eurotako prezioa izango dute.

Ikuskizunaren deskribapena:

Andrew Lloyd Webber eta Tim Rice autoreen Jesucristo Superstar obra mugarri izan zen musikalen historian. Jesusen bizitzaren azken zazpi egunak kontatzen ditu musikalak: Judasen traizioa, azken afaria, Maria Magdalenaren maitasuna eta gurutziltzaketa. The Who taldearen musikaren eraginpean, Webber-ek rock kutsu nabarmena duen partitura lortu zuen, baita ahaztezin bihurtu diren abestiak idatzi ere.

Informazio guztia | Victoria Eugenia

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun