
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VIII. Azoka 2009ko azaroaren 27an, 28an eta 29an egingo da. Aurtengo azoka bi gune bereizitan ospatuko da: batetik, komikiaren gunea Areetako Geltokia plazako karpan, eta, bestetik, mangaren gune berria Erromoko Santa Eugenia plazan.
Bi guneek erakusketetarako eremu bat, lantegiak, ekitaldi-aretoa (mangaren gunean jardueretarako agertoki bat ere jarriko da) eta argitaletxeentzako, dendentzako, erakundeentzako, fanzineentzako eta komikiaren eta mangaren munduarekin zerikusia duen ororentzako merkataritza-eremu bat izango dituzte.
Azokaren ordutegia honako hau izango da:
- Goizez, 11.00etatik 14:30etara.
- Arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.
Iturria | salondelcomicdegetxo.net
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
