Uztailaren 25ean, urtero egiten den bezala, Kutxaren Jaia ospatuko da Hondarribian .Buruan kutxa bat daraman neska batek desfilea zuzentzen duela, kofradiaren egoitzatik elizara prozesioa egiten da. Aipatutako kutxa San Pedro Kofradiaren ondarearen sinboloa da eta bertan, eskuizkribuak, dirua eta ondasunak daude gordeta.
Festak bere maila gorena neskak kutxa (zapi zuri batekin babestua duena) buru gainean duela, biraka hasten denean hartzen du. Gazteari, inguruan dituen arrantzaleek arraunekin arkua egiten dioten bitartean, helburua ahalik eta bira gehien egitea da. Izan ere, ohituraren arabera, buelta kopuruaren gisakoa izango da urte horretako harrapaketa kopurua ere.
Ospakizun honen bitartez, hondarribiarrek XVI. mendeko San Pedro Kofradiako marinelen (arrantzale kofradia) kargu-jabetzea gogoratzen dute.
Iturria | Hondarribia.org | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
