Ostiral honetan, Maiatzak 29, Leioako auzoa den Lamiakoko Jaiak hasiko dira. Hiru egunetan zehar, ekintza eta jarduera anitzetaz gozatzeko aukera izango dute auzo honetara hurbiltzen direnak.
Ostirala Maiatzak 29 - MASKARADA EGUNA
- 16:30 Txupinazoa eta jaien hasiera txosnatan
- 17:30 Beiraren putzegilearen rotondan hasiko da
- Maskaradaren lehen partea
- 18:00 Anima zaitez giza-katean parte hartzen
- 18:30 Txosna gunean Maskaradaren bigarren partea hasiko da
- 20:00 Lamiakoko patroia den Máximo Deunaren ohorezko meza
- 20:00 Errekaldeko Jubilatuen Abesbatzaren ekitaldia
- 20:30 Oraindik probatu ez baduzu… Hurreratu zaitez txosnara bokata beroen bila!
- 21:00 Dantzarik sensualena izango da ikusgai lamiakoko txosnetan, sabel-dantzaren erakustaldia
- 22:30 (Akelarre) Maskaradaren hirugarren partea elizaren parean, ikusgarria benetan!
- 00:00 HAKKER taldearen eskutik berbena
- 02:00 Atsedena eta ausartentzat froga
- 02:30 HAKKERekin jarraitu dantzan
- 04:30 Itxi baino arinago txosnatatik pasa zaitez…
Larunbata Maiatzak 30 - LAMIAKO EGUNA
- 10:00 Eguneko lehen txupinazoa, Altza adi!
- 11:30 Gaztelu puzgarriak, ludoteka eta animazioa txikienak goza dezaten (14:30era arte)
- 12:00 Auzoan zehar herri poteoa txosnatan geldituz
- 13:00 Leioako Udal Musika Banda goiza girotuko du
- 13:00 Igela eta Lamiakoko “Tiragoma” I txapelketa
- 13:30 Paella lehiaketaren hasiera
- 15:00 Paellen aurkezpena txosnetan
- 16:00 Nazioarteko Tute III.Txapelketa txosnetan
- 17:00 “Made in Lamiako” Taekondo erakustaldia
- 18:30 Futbito zelaian Euskal Dantzen Alarde Nagusia
- 19:00 Surfa Lamiakora helduko da, igo oholan, ahal baduzu…
- 20:00 Goseak hiltzen bazaude pasa zaitez txosnatik sagardo erara prestaturiko txorizoaren bila
- 20:00 Play Back XVII lehiaketaren hasiera
- 22:00 Festa giroa egitea gustatzen bazaizu mozorrotuta irten zaitez kalera eta sari bereziak irabaziko dituzu…
- 22:30 FELLINIren esku transformismo erakustaldia
- 00:00 OROTS orkestrarekin berbena
- 02:00 Azpiko arropagaz eginiko saku lasterketa
- 03:00 Dantzaldiaren azken uneak…
- 04:00 Happy Hour, 2X1 txosnetan
Igandea Maiatzak 31 - ATHLETIC EGUNA
- 10:00 ¡¡¡Txupinazoa!!!, azkenegoko esfortzua
- 11:30 Goiz osoan zehar gaztelu pusgarriak, txiki ludoteka eta espuma jaiarekin gozatu dezazu
- 12:00 Triki Tixa erritmoan poteoa hasiko da Lamiakoko tabernatatik
- 12:30 Auzoko 100 urte baino gehiago argazki erakusketa batean bilduko dira
- 12:30 Garfitien Lehen Txapelketa, aurtengo gaia ATHLETIC izango da
- 13:00 ATHLETICeko pinak eta kamiseten erakusketa
- 13:00 Euskal Kirolen erakustaldia
- 14:15 ATHLETIC jaio zen lekura paseoa
- 14:30 Txosnetan herri bazkaria
- 17:00 Ligako Athleticen azken partidua zuzenean, txosnaren eszenatokian pantaila erraldoi batekin
- 18:00 KABIrekin Berbena Camp futbito zelaian
- 21:00etara arte
- 19:30 Atsedenaldia sari banaketa eta dantzaldiarekin jarraitu
- 20:00 Batzordearen eskutik txokolatada nagusia txosnetan, zapore gozoarekin amaitzeko…
- 21:00 Jaien amaiera
Iturria | Leioako Udala
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
