Apirilaren 24tik 26ra Landare Berezien Azokaren zazpigarren edizioa egingo da Aiako udalerrian. Azoka honetan Euskadi, Espainia eta Frantziako 50 mintegizain baino gehiago elkartuko dira, bisitarei euren landare bildumak erakusteko.
Azoka, Iturrarango Lorategi Botanikoan egingo da eta honetara hurbiltzen direnak kaktusak, landare usaintsuak, barazki ekologikoak, bonsaiak, peoniak, landare karniboroak, orkideak, landare tropikalak, zitrikoak, haziak eta helikoniak aurkituko dituzte. Gainera, lorategiaz gozatzea aparte, eskualdeko jaki tipikoak dastatzeko aukera izango da.
Azoka goizeko 10:00tatik arratsaldeko 18:00etara egongo da zabalik eta sarrerak 3 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Turismo.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
