Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia

Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren hogeigarren edizioa egingo da Lekeitiko bizkaitar udalerrian. Hiru egunetan zehar, Lekeitio Europako Kale antzerkiaren elkargunea izango da eta herriko kaleak eszenatoki bihurtuko dira.

Jaialdi honetan hamar ikuskizun egingo dira nazioarteko bederatzi taldeen eskutik. Aurten, Frantzia, Argentina, Castelló, Galizia eta Gaztelatik ekarritako ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dugu. Horrez gainera, Salitre, Eidabe, Hortzmuga eta Gaitzerdi konpainiak Euskal antzerkiaren ordezkariak izango dira.

Hauek izango dira emanaldien ordutegia:

  • Ostirala: 19:30-22:30
  • Larunbata: 12:30-23:30
  • Igandea: 12:30-19.00

Iturria | Lekeitiokale

Erlazionatutako sarrerak

2 Erantzun
Ondopasa

[...] Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia [...]

Ondopasa
Sareblog - Asteko onena (2009-07-12) | Sareblog-(e)k esan zuen | Uztaila 15, 2009 @ 12:00
Ondopasa

[...] Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia [...]

Ondopasa
Sareblog - Lo mejor de la semana (12-07-2009) | Sareblog-(e)k esan zuen | Uztaila 15, 2009 @ 12:02
Erantzun