Ekainak 28tik Uztailak 1ra arte, Lekeitiko San Pedro Jaiak ospatuko dira bizkaiko udalerri honetan. Udako jai ospetsu hauen aurtengo egitaraua hauxe izango da:
EKAINAK 28, igandea - SAN PEDRO BEZPERA
- 10:00etatik 14:00etara: Umeentzako tailerrak plazako monolitoan.
- 11:30ean: Xistera partiduko finalak frontoian.
- 16:00etatik 20:00etara: Umeentzako tailerrak plazako monolitoan.
- 18:00etan: Merienda eta jaia erresidentzian. Jubilatuen elkarteak antolatuta.
- 18:00etan: Buruhandiak eta D. Terentzio eta Dñ. Tomasa kalez kale herriko txistulariek animatuta.
- 20:30ean: Lekitto musika-bandaren kalejira.
EKAINAK 29, astelehena - SAN PEDRO EGUNA
- 7:00etan: Dei eittekuak kalez kale.
- 9:30ean: Herriko txistularien diana.
- 10:30ean: Bizkaiko Open esku pilotapartiduak, frontoian.
- 10:30ean: Lekeitioko alkate, zinegotzi jaun-andre, kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta.
Gero: Meza Nagusia, elizako abesbatzak abestuta.
Segidan: San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zahar batekin jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da santuaren portuko irudi aurrean.
Gero: Kaxarranka. Antzinako dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka San Pedropean dantzatu
ostean Kofradiako aurrean dantzatuko da. Bitartean, Lekeitioko “Etorkizuna” dantza taldeak andrazkoen aurreskua
dantzatuko du plazan.
Horren ostean, Kaxarranka plazan.
- 16:30ean: Lekeitioko V. buruz buruko esku-txapelketa (finalak).
- 20:00etan: Ikastola aurretik hasita Danborrada herrikoia, “Aittitta Makurra” txarangak alaituta.
- 22:30ean: Suzko zezena plazan.
EKAINAK 30, asteartea - SAN PEDRO TXIKI
- 11:00etan: Buruhandiak eta D. Terentzio eta Dñ. Tomasa kalez kale herriko txistulariek animatuta.
- 13:00etan: Erromeria, Kaiganean, Lekitto musika-bandaren eskutik.
Gero: Kaiganetik eskolaperainoko kalejira, Lekitto musika-bandak lagunduta.
- 17:00etan: “Kilin Kala” igeri lehiaketa, “Garraitz” kirol taldeak antolatuta.
- 20:30etik 23:00etara: “DJ Thobben and Philar-monika txou” Ikuskizun familiarra, talan. 70. hamarkadan oinarritutako festa.
- 23:00etan: Talatik udaletxerainoko kalejira, Lekitto musika-bandak lagunduta.
UZTAILAK 1, asteazkena - SAN PEDRO BALTZA
- 12:00etan: Meza, Rufo Atxurra plazan.
Gero: Kinkirrinkoia eta galletak Sostor elkarteak antolatuta, Rufo Atxurra plazan.
- 18:00etan: Umeen jokoak eta txokolatada Rufo Atxurra plazan, Sostor taldeak antolatuta.
- 22:00etatik aurrera: Musika Rufo Atxurra plazan “Esteibar eta Obieta” bikotearekin.
Iturria | Lekeitio.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
