Larunbat eta Igande honetan, Otsailak 28 eta Martxoal 1, “Los Golden en Blanco y Negro” ikuskizuna izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Golden Apple Quartet laukotearen eskutik datorren musika eta umorezko ikuskizun honen argumentua hauxe da:
Kutxa zahar bat agertu da taldeko kideen senitarteko baten ganbaran. Bertan, euren birraitonen (Hipolito Garmendia, Zacarias Errondosoro, Bernabe Ochoa eta Calixto Romano) eskutitzak, egunerokoak, jantziak, partiturak eta egunkari-zatiak aurkituko dituzte.
Golden Apple Quartet taldeko kideak zuzenean ikusteko sarrerak 10-22 eurotako prezio izango dute eta emanaldiak gaueko 20.00etan izango dira.
Iturria | Turismo.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
