Mamma Mia! Bilboko Arriaga Antzokian

Abuztuaren 6tik Irailaren 6ra bitartean, Mamma Mia! musikal ospetsua egingo da Bilboko Arriaga Antzokian. Ikuskizun hau ikusteko sarrerak 12 eta 55 euro bitarteko prezioa izango dute eta musikalaren sinopsia hauxe da:

Sofiak, ezkontzear dagoen hogei urteko neskatxak, ezkontza ezin hobeto ateratzeko gauza bat lortu nahi du; hain zuzen ere, aita ezagutzea.

Sofi Greziako irla batean bizi da Donna amarekin, eta hara iritsiko dira Sofiren aita izan daitezkeen eta Donaren maitale ohiak izandako hiru gizon. Horrela, nahaste-borraste dibertigarria sortuko da; antzezpena, musika, abestia eta umorea ABBAren abesti ospetsuenekin ezin hobeto nahastuko dira.

Musikalaren zuzendaria Phyllida Lloyd izango da eta interprete lanetan Nina, Marta Valverde, Rita Barber, Georgina Llauradó, Daniel Diges, David Castedo eta Carlos Segui.

Informazio guztia | Arriaga Antzokia

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun