Irailaren 8tik urriaren 12ra, Manolo Valdesen zenbait eskultura izango dira ikusgai Donostiako kaleetan zehar. Oraindik ez da erabaki eskulturen kokagune zehatza, baina dirudienez, Valdesen 17 eskulturak Zurriola hibiidean jarriko dituzte.
Valdesek, arte munduko klasikoak eta ikonoak hartu zituen oinarritzat burdinazko eta brontzezko eskultura hauek egiteko eta Donostian La Grande Odalisque, La Dama de Elche (Elxeko Dama) eta Las Meninas (Meninak) bezalako artelanak ikusteko aukera izango dugu.
Donostiara heldu baino lehenago, hainbat hiritan izan da erakusketa hau: Bilbo, Valladolid, Kordoba, Sevilla, New York, Paris edo Zurich.
Iturria | euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
