
Datorren abenduaren 5ean eta Euskararen Eguna 2008 ospatzeko, Musika Kontzertu interaktiboa egingo da Bilboko Plaza Barrian.
Zuzeneko hau ikusleen parte-hartzea eta euskara teknologiarekin batera erabiltzea du helburu nagusia. Modu bi egongo dira: lehenengoa, kontzertuan daudenek SMSak bidaltzea Plaza Barritik bertan jarriko den pantaila erraldoi batera, eta botoa ematea taldeek kontzertua amaitzeko joko dituzten abestien alde.
Bigarrena, berriz, kontzertuan jarriko den zenbakira SMSa bidaltzea lagun baten telefonoarekin; sistemak, zuzenean deituko dio lagun horri eta ikusleen artean dagoenak bidali dion mezua eta kontzertuko minutu bi zuzenean entzun ahal izango ditu.
Kontzertu hau Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko izango da eta Gose, Une eta Betagarri taldeen musika izango da.
Informazio osoa | Bilboko Udala
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
