Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Nazioarteko Xake Opena Gasteizen . Euskal Herria

Nazioarteko Xake Opena Gasteizen

Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean, Gasteizko Nazioarteko I. Xake Opena ospatuko da arabako hiriburuan. Txapelketaren partida guztiak Gran Hotel Lakuan izango dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta hauek izango dira jokatzeko oinarriak:

  • Joko sistema: 9 txanda, sistema suitzarra.
  • Joko erritmoa: 90 minutu jokalari bakoitzeko, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
  • FIDE eta FEDA elorako baliagarri izango da txapelketa.
  • Parekatzea: Sistema informatikoa baliatuz egingo da.

Gasteizko Nazioarteko I. Xake Open honetan parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea uztailaren 25an itxiko da. Hona hemen ordaindu beharko den kuota:

  • Orokorra: 50 €.
  • 1944. urtea baino lehenago edo 1991z geroztik jaioak: 25€
  • Doan Nazioarteko Maisu eta Maisu Handientzat.

Buztinzuri Xake Klubak eta Ruta de Europa Kirol Elkarteak antolatutako ekitaldia dugu honako hau.

Informazio guztia | Open Vitoria

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun