Artzain Eguna Ordizian

Apirilak 7an, Artzai Egunaren 16. edizioa egingo da Ordiziako Gipuzkoar udalerrian. Egun osoan zehar, artzain munduari egingo zaio omenaldi Ordiziako alde zaharretako kaletan eta progagonista nagusiak artzaintza, artzainak eta gaztak izango dira hainbat ekitaldietan.

Gainera, egun honetan Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da eta gazta eta Goierriko produktuak saltzeko saltokiak jarriko dira. Goizeko 11ak aldera, 2.000 ardik Ordiziako Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ohi dituzte, antzina artaldeek herrietatik egiten zuten ibilbidea gogora ekarriz. Halaber, Latxa arrazako aharien lehiaketa-erakusketa ere antolatzen dute Artzain Egunean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat dugu hori, animalien kantitatea zein kalitatea kontuan hartuta. Aurrekoa gutxi balitz, bildotsa burduntzi erara dastatu edo ardiei ilea mozteko prozedura (eskuz eta mekanikoki) ikusi ahal izango dute bisitariek. Urtero legez, gazta, bertoko produktuak eta artisautza objektuak ere salduko dituzte, eta trikitilariek eta dultzaineroek girotuko dute jaia.

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun