Irailak 4tik 13ra bitartean, Euskal Jaiak ospatuko dira Ordiziako gipuzkoar udalerrian. Jai hauetan ikuskizun folklorikoak, herri kirolak, herriko produktuen lehiaketak egingo dira eta gainera primerako giroaz gozatzeko aukera izango dute herri honetara hurbiltzen direnak.
Hona hemen 2009ko Ordiziako Euskal Jaien egitaraua:
Irailak 4, ostirala:
- Gaueko 22:00etan: Plaza Nagusian, Alur dantza taldearen “Sua” ikuskizuna.
Irailak 5, larunbata:
- Goizeko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan.
- 19:30etan: Erraldoien Alardea, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
- 21:30etan: Plaza Nagusian, Eusko Dance Live 2009 ikuskizuna.
Irailak 6, igandea:
- Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Trikitilarien eskutik.
- 12:00etan: Meza Nagusia.
- 14:15etan: Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan.
- Ondoren: Dantzaldia orkestra batez alaitua.
Irailak 8, asteartea:
- Arratsaldeko 17:30etan: Plaza Nagusian, Bertako produktuekin egindako Elkarteen arteko XIX. Sukaldaritza Lehiaketa eta Goierriko odolki onenaren XV. dastaketa-lehiaketa.
- 18:30etan: Plaza Nagusian, Buruhandi eta Erraldoien irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
Irailak 9, asteazkena: AZOKA BEREZIA eta IDIAZABAL GAZTA LEHIAKETA
- Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Ordiziako txistularien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.
- 10:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan,
- Gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak (ikus esku programak).
- Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ikusgai: Elikadura osasuntsua, bertakoa eta kalitatezkoa argitalpena banatuko da.
- Eguerdiko 12:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.
- 12:30etan: Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.
- 13:00etan: Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.
- Arratsaldeko 17:30etan: Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak.
- 19:30etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, Euskal Herri Kirolak - Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2009.
Irailak 11, ostirala:
- 22:00etan: Plaza Nagusian, “Nahia” dantza taldearen ikuskizuna.
Irailak 12, larunbata:
- 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin Beti-Alai pilotalekuan.
- Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: Euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Alkarkide (Alkartasunako dantzari ohiak) taldearen eskutik.
- Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: en Plaza Nagusian, SAGARDO FESTA: Sagardoen dastaketa.
- Gaueko 22:15etan: Barrena Kultur Etxean, Jon Enbeitaren “Gitarra lagun” ikuskizuna
Irailak 13, igandea:
- Eguerdiko 12:00etan: Barrena Kultur Etxean, Lazkao-Txiki XVIII. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.
Iturria | Ordiziako Iturria
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
