Otxomaioa 2009 - Urduña jaietan

Maiatzarek 5tik 17ra bitartean, Otxomaio jaiak ospatuko dira Urduñako bizkaitar udalerrian. Izenak berak adierazten duenez, maiatzaren 8an ekartzen dute gogora herriko biztanleek Antiguako Amaren, Urduñako zaindariaren, agerraldia.

Maiatzaren 8an, Antiguako Amaren Santutegian egiten den Ama Birjinaren gurtzeaz aparte, jende guztiarentzat zuzendutako jarduera anitz prestatu dira: kirol-ekitaldiak, mota askotako txapelketak, abeltzaintza azokak, dantza eta antzerki emanaldiak, kontzertuak, zezenketak, kalejirak, eta abar.

Otxomaioko jaien egitarau osoa jakin nahi baduzue, urdunakojaiak.com webgunean aurkitu dezakezu egitarau digital txukun bat.

Iturria | Euskadi.net

Egitaraua | Urdunakojaiak.com

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun