Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Jaiak, Kultura, Azokak. Ondopasa - Part 85

Gutxi falta da Durangoko Euskal Liburu eta disko azokarako (Abenduaren 5etik 8ra), baina dirudienez polemikaz bete hasiko da. Gerediaga Elkarteak, azokaren antolatzailea, Berdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du 43. edizioko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela esanez.

¿Zein da zuen iritsia kartel honi buruz? Azokaren webgunean Gerediaga Elkarteak Berdintasunerako Defentsoriari emandako erantzuna irakurri dezakegu:

Berdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du Gerediaga Elkarteak, Durangoko Azokaren antolatzaile den aldetik, 43. edizioa iragartzeko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela arrazoituz. Hona hemen Gerediaga Elkarteak adierazten duena.

Harriduraz hartu dugu salaketa hori publiko egiteko erabili duten prozedura. Defentsoriatik salaketa idatziz jaso eta Gerediaga Elkarteak alegazioak aurkezteko izan duen epea amaitu orduko, hau da, prozedura administratiboa irekia izan den bitartean, zabaldu du publikoki Berdintasunerako Defentsoriak salaketa.

Egiten den salaketaren gainean hau da adierazi nahi duguna:

“Kartelean txapelaren irudi tradizionala erakusten dela†aipatzen da, “argi eta garbi gizonarekin lotutako jantzi-osagaia†dela azpimarratuz. Gerediaga Elkartea ez da txapelaren generoaren eztabaidan sartuko. Baina, baieztapena ez datorrela bat errealitatearekin uste du. Adibideak asko dira erakutsiz txapela emakumezkoek zein gizonezkoek osagarri estetiko lez erabili izan dutela.

  • Karteleko betaurrekoengatik ez da ezer aipatzen salaketan. Eta argitu behar dugu, nesken modelotzat katalogatuta daudela. Hala ere, ez da Gerediaga Elkartea inor neskek edota gizonek erabili dezaketen esateko.

  • Salaketan sarri aipatzen den leloa edo esaldia ez da Gerediagak ipinitakoa, autoreak emandakoa baino kartela lehiaketara aurkezteko. Izenburu hori H.G. Wells-en eleberrian oinarrituta dagoen arren, ez da Durangoko Azokaren leloa, eta ez da kartelean agertzen. Kartela aukeratzeko ere ez da erabakiorra izan. Lehiaketetan ohikoa izaten da lana identifikatzeko leloa edo esaldia eskatzea.

  • Gerediaga Elkartea beti izan da adierazpen askatasunaren alde eta beti babestu ditu autore eskubideak. Gerediaga Elkarteak Azokako ateak zabal zabalik izan ditu beti eta orain ere baditu, emakumeak, gizonezkoak, euskaldunak, kanpotarrak, euskaltzaleak edota interesa duen edonor euskal kulturaren egutegiko topaketa nagusian hartzeko.

  • Abenduaren 5etik 8ra egingo den 43. Euskal Liburu eta Disko Azoka ahalik eta erakargarriena egiten lan egin du Gerediaga Elkarteak orain arte eta horretan jarraituko dugu. Ez dugu gai honekin eztabaidarik piztu gura. Herri honetako emakume eta gizonen sen onaren esku uzten dugu kartelari buruz bakoitzak izan dezakeen iritzia. Gerediaga Elkarteak, azkenik, a genero, arraza, erlijio, ideia edo beste arrazoiren bategatik diskriminazioarik jasan dutenei elkartasuna adierazten die.
  • Erlazionatutako sarrerak

    Agurra


    Kaixo Mundua!.

    Gaurtik aurrera euskal Blog sare hau zuen etxean erregularki sartuko da. Eta nire lana munduko alde ezberdinei buruz hitz egitea izango da. Baina lehenengo neure burua aurkeztu nahiko nuke. Nire izena Darocke izango da. Argi dago hau ez dela nire benetako izena, ezizen bat baizik, baina internet mundu honetan horrelakoak dira gauzak.

    Bidaien tartea niri tokatu zait onerako edo txarrerako, neure bizitzan zehar, nahiko bidaiatu dudalako. 21 urte nituenetik Madrilen, Berlinen eta Pragan bizia izan naiz, eta bien bitartean hiri eta herrialde ugari ikusteko aukera izan dut, horietako askotan lagun oso onak utzi ditudalarik.

    Espero dut zuek, gure irakurleek, zuen iruzkin eta ideiekin gure lana hobetzen lagundu gaitzazuen, eta noizbait herrialde zehatz bati buruzko informazioa nahi izatekotan edo hiri zehatz bati buruzko posten bat nahi izatekotan aske zarete proposamena botatzeko, eta gure informazio sareak lanean jarriko ditugu ahal bezain laster.

    Baina hasteko, nire hiri maiteenari buruzko serie batekin zabalduko dut Blog hau: Berlin.

    Zain zaitezte, OndoPasa eta gutxi gasta!

    Erlazionatutako sarrerak