Abenduaren 13an, igandea, Santa Luzia azoka egingo da Zumarraga eta Urretxuko gipuzkoar udalerrietan. Santa Luzia egunea, goizetik jarriko dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek bi udalerriotan eta azokari 8:00etan emango diote haiera.
Urdaneta kalean zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria izaten da, eta nekazaritzako makinen saltzaileak herri bereko La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egoten dira. Bestalde, Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Oilasko eta kapoi lehiaketak hartuko ditu. Urretxuko Iparragirre kalean eta Abenida Berrian zein Zumarragako Trintxeran eta Euskadi Plazan artisauek euren lanak erakutsi ohi dituzte.
Ikusteko eta erosteko egoten diren gai guztiez gainera, herriko kaleetan musika talde ugari ibiltzen da giroa alaitzeko. Urretxu eta Zumarragako txistulari, musika bandak eta trikitilariak nonahi aurki daitezke. Hori gutxi balitz, Urretxuko Ederrena pilotalekuak herri-kirolen erakustaldiak (aizkolariak, harri-jasotzaileak) eta profesionalen arteko pilota partidak hartuko ditu. Bukatzeko, Zumarragako Euskadi plazan idi-proben erakustaldia egingo dute.
Informazio guztia | Santalutzi.com
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
