1984 obra ospetsua, Urriaren 6tik 7ra bitartean ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. The Actors’ Gang-ek (Aktoreen Banda), fundatzaile eta zuzendari artistiko Tim Robbins aktore ospetsuarekin, ‘1984’ekoizpena antolatu du, alegia; George Orwell-en eleberria, Michael Gene Sullivan-en egokitzapen bizkorrarekin.
Ziberespazioa eta airetik zehar darabilten uhinak datu banku unibertsalei, mehatxatutako segurtasunari, zainketa elektronikoari eta gobernuek babestutako terrorismoari buruzko eztabaidez josita dauden garai batean, oso egokia da Winston Smith zorigabearen gorabeherak errebisatzea, Anaia Nagusiak zuzenduriko gizarte totalitario batean.
The Actors’ Gang Los Angelesetako konpainia egonkorrenetariko bat da. 1981ean sortu zen artista arnegari talde baten eskutik, eszenarako lan ausartak eta originalak sortzeko eta klasikoen interpretazio ausartak egiteko helburuarekin.
Obra ingelesez egingo da gaztelaniako azpi tituluekin, eta sarrerak 5,60 / 20 eurotako prezioa izango dute.
Informazio guztia | Teatroarriaga.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
