Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Abeltzaintza . Euskal Herria
Etiketak: abeltzaintza

AzokaUrtarrilaren 2an, datorren larunbatean, Urteberriko Feria egingo da Deban. Azoka hau Gipuzkoan egiten den urteko lehen nekazaritza eta abeltzaintza azoka da eta eguneko egitarauak fruitu eta barazki lehiaketa eta gazta lehiaketa ditu nabarmentzekoen artean.

Hona hemen datorren urteko azokaren egitaraua:

  • Goizeko 09:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira.
  • Goizeko 10:00 etan - Ganadu feria kioskoan
  • Goizeko 10:30 etan - Trikitilariekin kalejira
  • Goizeko 11:00 etan - Txistulariekin kalejira
  • Goizeko 12:00 etan - Debako Musika Eskolako dantzarien emanaldia Jubilatuen Plazan
  • Eguerdiko 13:00 etan - “ZUBELTZU” Bertso paperen sari banaketa
  • Eguerdiko 13:30 etan - Urte Berri Feriako sari banaketa
  • Eguerdiko 13:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira
  • Arratsaldeko 17:00 etan - Idi Probak
  • Gaueko 22:00 etan - Idi Probak

Iturria | Deba.net

Erlazionatutako sarrerak

Santa Luzia Azoka Zumarraga eta Urretxun

Abenduaren 13an, igandea, Santa Luzia azoka egingo da Zumarraga eta Urretxuko gipuzkoar udalerrietan. Santa Luzia egunea, goizetik jarriko dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek bi udalerriotan eta azokari 8:00etan emango diote haiera.

Urdaneta kalean zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria izaten da, eta nekazaritzako makinen saltzaileak herri bereko La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egoten dira. Bestalde, Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Oilasko eta kapoi lehiaketak hartuko ditu. Urretxuko Iparragirre kalean eta Abenida Berrian zein Zumarragako Trintxeran eta Euskadi Plazan artisauek euren lanak erakutsi ohi dituzte.

Ikusteko eta erosteko egoten diren gai guztiez gainera, herriko kaleetan musika talde ugari ibiltzen da giroa alaitzeko. Urretxu eta Zumarragako txistulari, musika bandak eta trikitilariak nonahi aurki daitezke. Hori gutxi balitz, Urretxuko Ederrena pilotalekuak herri-kirolen erakustaldiak (aizkolariak, harri-jasotzaileak) eta profesionalen arteko pilota partidak hartuko ditu. Bukatzeko, Zumarragako Euskadi plazan idi-proben erakustaldia egingo dute.

Informazio guztia | Santalutzi.com

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

GaztaƱerre Azoka Soraluzen
Larunbat honetan, GaztaƱerre Azoka ospatuko da Soraluzeko gipuzkoar udalerrian. Azoka honetan nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza izaten da protagonista nagusia eta urtero bezala, abereen eta hegaztien erakusketa jartzeaz gainera, bertako baserritar eta artisauek euren produkturik onenak salduko dizkiete bisitariei.

Gainera, giroa berotzeko, bertsolariak ikus-entzuteko aukera izango dugu eta egunaren amaieran herri-afaria egingo da Ibai-Eder elkartearen egoitzan.

Informazio guztia | Soraluze.net

Erlazionatutako sarrerak

Barazkiak
Datorren igandean, urriak 4, Mahuka Eguna ospatzen da Zallan herriko jaien egitarauari amaiera emateko. Mahuka egunean gastronomia izaten da protagonista nagusia eta eskualdeko baserritarrak Zallako erdigunean biltzen dira euren produktuak erakusteko: gazta, ogia, txakolina, eztia, fruta, barazkiak eta landareak.

Aipatzekoa da orain 60 urte baino gehiago egiten hasi ziren baserriko produktuen lehiaketa eta bertako ganaduaren erakusketa. Gainera, goizeko 10:00etan hasten de egitarauaren barruan, txahala errea egiten dute gero pintxoetan banatzeko, eta baita ere herri bazkaria, dantzaldia eta herri-kirolen erakusketa.

Erlazionatutako sarrerak

Hernaniko Euskal Jaiak

Gaurtik hasita eta iganderarte, Hernaniko Euskal Jaiak ospatuko dira. Hernanira hurbiltzen direnak, egitarau kultural paregabeaz gozatzeko aukera izango dute: Artisautza azoka, abeltzaintza azoka, herriko gastronomia…

Hona hemen aurtengo Hernaniko Euskal Jaien egitaraua:

Irailak 18:

  • 20:00 Xabier Leteren ā€œEgunsentiaren esku izoztuak ā€ poema-liburuaren errezitaldia Biteri Kultur Etxean.

Irailak 19

  • 10:00 Abeltzaintza azoka Ezkiaga pasealekuan.
  • 10:30 Artisautza azoka Ezkiaga pasealekuan.
  • 12:00 Kalez kale kantari.
  • 12:30 Herri kirolak Ezkiaga pasealekuko frontoian.
  • Txakolin , berdel eta talo dastatzea Iturriaga kalean.
  • 17:00 Ttarla dantza taldearekin kalejira.
  • 17:30 Karrozen irteera Gudarien plazatik. Ondoren arropa garbiketa Leokan.
  • 19:30 ā€œErdizka Lauetanā€ taldearen plaza-dantza saioa Plaza Berrian.
  • 22:30 Bertso saioa. Atsegindegi plazan: Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Angel Mari PeƱagarikano, Xabi Paia, Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi. Gai jartzailea: Egoitz Aizpurua.

Irailak 20

  • 10:00 Sagarraren eta sagardoaren eguna Gudarien plazan.Tolarea kofradia.
  • 12:00 Trikitixa txapelketa Gudarien plazan. Kriskitina dantza taldea. Urretxa mikologia elkartearen erakusketa Plaza Berrian.
  • 12:00 Pilota partidak Ezkiaga pasealekuan.
  • 14:00 Herri-bazkaria Kaxko elkarteak antolatua Atsegindegi plazan.
  • 19:00 Dantzaldia Hernaniko Musika Banda eta Txistularien Bandarekin Ezkiaga pasealekuan.
  • 21:45: Jaien bukaera: bertsolariak, txalapartariak eta abesbatzak. Ondoren, zezen suzkoa.

Iturria | Hernani.net

Erlazionatutako sarrerak