Etiketak: Agurain

arabaeuskaraz10Ekainaren 20an, igandea, Araba Euskaraz jaialdia aurrera eramango da Aguraingo herrian. Euskararen aldeko jai arabatarran ekitaldi ezberdinak izango ditugu goiz goizetik hasita.

Araba Euskaraz 4 gune ezberdinetan banatzen da, gunearen arabera ekitaldi ezberdinak ikusteko aukera izango dugularik.

Musika kontzertuei dagokionez, hauek 4.gunean izango dira eta talde ospetsuenak Sexty Sexers eta Betagarri izango dira, hala ere beste zenbait talde ikus entzuteko aukera izango dugu.

Autobus zerbitzu bereziak ere antolatu dituzte Gasteiz nahiz Iruñeatik joan ahal izateko.

webgune ofiziala | Araba Euskaraz

Erlazionatutako sarrerak

Araba Eskena 2009

Araba Eskena 2009

Azaroaren 13tik 28ra bitartean, Araba Eskena jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da arabako zenbait udalerrietan. Araba Eskena, arte eskenikoetan diharduten hainbat taldek, sarritan ohiko tokietara heltzeko zailtasunak dituzten lanak erakusteko esparru egokiak bilatu beharragatik sortu zen.

Ekimen honen bidez, gertuko konpainien emaitza artistikoak Arabako publikoari, aurrez aurre eta era zuzenean, erakutsi nahi zaizkio. Hona hemen Araba Eskenaren aurtengo egitaraua:

Ostirala 13

  • Legutio 20:00
  • Latirili Teatro “Piskolabis”

Larunbata 14

  • Laudio 19:00
  • Yonunka Teatro “Re ptiles sonrientes”

Igandea 15

  • Agurain 17:30
  • Cia Casiquesi “Amor y chocolate”

Ostirala 20

  • Murgia 20:00
  • Plataforma Tirante Cia. EvĂ­tame y demás “La teorĂ­a del ser de hojalata”

Larunbata 21

  • Ondategi 21:00
  • Los Mancusos “Tres contra cientos”

Igandea 22

  • Gasteiz 20:00
  • “MATCH DE IMPROVISACĂ“N”

Ostirala 27

  • Aramaio 19:30
  • J.B. Pedradas “Pepinos podridos (en el frigo)” (Euskaraz)

Larunbata 28

  • Amurrio 20:00
  • La Jarana Teatro “La cruzada de los niños de la calle”

Iturria | Araba Eskena

Erlazionatutako sarrerak

La Dinamika

Larunbat honetan hasi zen Aguraingo Dantza Garaikidearen II. Zikloa eta Maiatzaren 31n bukatuko da ikuskizun eta eraskusketa anitz bilduko dituen ekimen hau. Hona hemen datorren asteburuan egongo diren ikuskizunen egitaraua:

Maiatzak 30

  • La Dinamika – Harresi Aretoan – 17:30
  • Entremans & Centro Coreografico Galego – Harresi Aretoan - 20:00

Maiatzak 31

  • Liz Lea – 13:30 Santa Clara Enparantzan / 22:30etan Udaletxean
  • Entremans - San Juan Enparantzan - 19:00
  • Beau Gest – Santa Maria Enparantzan – 13:30 / 19:00

Iturria | Aguraingo Udala

Erlazionatutako sarrerak