Etiketak: Aia

Landare Berezien Azoka

Apirilaren 24tik 26ra Landare Berezien Azokaren zazpigarren edizioa egingo da Aiako udalerrian. Azoka honetan Euskadi, Espainia eta Frantziako 50 mintegizain baino gehiago elkartuko dira, bisitarei euren landare bildumak erakusteko.

Azoka, Iturrarango Lorategi Botanikoan egingo da eta honetara hurbiltzen direnak kaktusak, landare usaintsuak, barazki ekologikoak, bonsaiak, peoniak, landare karniboroak, orkideak, landare tropikalak, zitrikoak, haziak eta helikoniak aurkituko dituzte. Gainera, lorategiaz gozatzea aparte, eskualdeko jaki tipikoak dastatzeko aukera izango da.

Azoka goizeko 10:00tatik arratsaldeko 18:00etara egongo da zabalik eta sarrerak 3 eurotako prezioa izango dute.


Iturria |
Turismo.net

Erlazionatutako sarrerak

Getariako TxakolinaBihar, Apirilak 19, Aiako Txakolin egunaren zazpigarren edizioa egingo da goizeko 11:30etatik aurrera. Gipuzkoan kokatutako udalerri txiki hau, Getariako Txakolina jatorrizko deitura duten Zarautz, Aia eta Getariako 16 upategiek egindako txakolina eskeiniko du bertara hurbiltzen diren guztiei.

Txakolin eguna dela eta, Eusko Labela duen txahala burruntzian errea egongo da Herriko Plazan txakolinarekin batera daztatzeko.

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina.

Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.

Iturria | Euskadi.net
Informazio gehiago | Getariako Txakolina

Erlazionatutako sarrerak