Etiketak: Amurrio

San Anton Azoka

Urtarrilaren 17an eta 18an, San Anton azoka ospatuko da Amurrioko eta Mungiako bizkaitar udalerrietan. Mungian urtarrilaren 18rako antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste eta Txorizo Lehiaketaren XIV. edizioa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko dute.

Bestaldetik, Amurrion (urtarrilaren 17an) bertako produktuen, sukaldeko tresnen, zuhaitzen eta era guztietako landareen erakustoki bihurtuko da. ainbat jaki (gazta, ogia, eztia eta kontserbak, esaterako) salduko dituzte erakustokietan, eta horrez gainera, bitxiak, saskiak, eskulanak eta artilezko arropa ere eskuratzeko parada izango dute bisitariek.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Araba Eskena 2009

Araba Eskena 2009

Azaroaren 13tik 28ra bitartean, Araba Eskena jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da arabako zenbait udalerrietan. Araba Eskena, arte eskenikoetan diharduten hainbat taldek, sarritan ohiko tokietara heltzeko zailtasunak dituzten lanak erakusteko esparru egokiak bilatu beharragatik sortu zen.

Ekimen honen bidez, gertuko konpainien emaitza artistikoak Arabako publikoari, aurrez aurre eta era zuzenean, erakutsi nahi zaizkio. Hona hemen Araba Eskenaren aurtengo egitaraua:

Ostirala 13

  • Legutio 20:00
  • Latirili Teatro “Piskolabis”

Larunbata 14

  • Laudio 19:00
  • Yonunka Teatro “Re ptiles sonrientes”

Igandea 15

  • Agurain 17:30
  • Cia Casiquesi “Amor y chocolate”

Ostirala 20

  • Murgia 20:00
  • Plataforma Tirante Cia. Evítame y demás “La teoría del ser de hojalata”

Larunbata 21

  • Ondategi 21:00
  • Los Mancusos “Tres contra cientos”

Igandea 22

  • Gasteiz 20:00
  • “MATCH DE IMPROVISACÓN”

Ostirala 27

  • Aramaio 19:30
  • J.B. Pedradas “Pepinos podridos (en el frigo)” (Euskaraz)

Larunbata 28

  • Amurrio 20:00
  • La Jarana Teatro “La cruzada de los niños de la calle”

Iturria | Araba Eskena

Erlazionatutako sarrerak

Ahuntz Eguna Amurrion

Datorren Igandean, ekainak 14, Amurrioko Ahuntz Eguna 13. edizioa ospatuko da. Egun osoan zehar, eskualdeko baserritarrak bilduko dira Garrastatxu ermitaren kanpoaldean eta zenbait ekimen burutuko dituzte: azpigorri eta azpizuri ahuntzen lehiaketak, ganadu erakusketak edota urtero ermitan egiten diren aker-probak.

Gainera, Arabako udalerri honetara hurbiltzen direnak, ahuntz-gazta dastatzeko parada izango dute eta bertan egingo den herri-bazkarian eta erromerian parte hartu ahal izango dute.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Begibistan - Amurrioko III. Zinema Astea

Maiatzaren 19tik 24ra bitartean, Begibista zinemaldiaren hirugarren edizioa egingo da Amurrioko udalerrian. Amurrioko Zinema Astea, Euskadin ekoiztutako film laburrak ardatz dituen jaialdi bakarra da eta aurtengoan 14 lan lehiatuko dira Ofibistan lehiaketako sail ofizialean, eta 21 pelikulek hartuko dute parte Infobistan lehiaketako sail informatiboan.

Begibistako epaimahian Enrique Martinez-Losa, Eric Francés, Itziar Ituño, Martxelo Rubio eta Puy Oria aurkituko ditugu. Nahiz eta Begibistan jaialdia maiatzaren 19an hasi, egun bat lehenago, udalerriko Musika Eskolak kontzertua eskainiko du, hainbat film ezagunen soinu-bandak gogora ekarriz, eta Euskadiko Filmategiaren eskutik Otxarkoaga dokumentala proiektatuko dute.

Iturria | Euskadi.net

Informazio gehiago | Begibistan

Erlazionatutako sarrerak