
Azaroaren 23tik 28ra bitartean, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko 51. Zinemaldia egingo da bizkaitar hiriburuan. Zinebin 2008ko urtarrilaren 1ean aurrera egin diren atzerriko filmak eta bideoak, eta 2009ko urtarrillaren 1ean aurrera egin diren Espainiako filmak eta bideoak parte hartu ahal izango dute.
Zinebin parte hartzen duten lanak, gehienez 45 minutuko iraupena izango dute eta zinemaldiaren sariak honako ataletan sailkatuko dira:
BILBOKO ZINEMALDIAREN SARI NAGUSIA: 7.000 Euro
FIKZIOA
- Fikzioko Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
- Fikzioko Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro
DOKUMENTALA
- Dokumentaletako Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
- Dokumentaletako Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro
ANIMAZIOA
- Animazioko Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
- Animazioko Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro
- Euskal Zinemaren Sari Nagusia: 5.500 Euro
- Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: 5.500 Euro
- Zilarrezko Karabela: 4.000 Euro (Amerika Latinoko film onenarentzat)
Informazio guztia | Zinebi.com
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 20tik 27ra, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bostgarren edizioa ospatu da eta dagoeneko zinemaldiaren irabazleak iragarri dira. Luzemetraien Sail Ofizialeko Epaimahaiak (Joanes Urkixo, Vivien Halas, Sami Natsheh, Francisco Ureña, Jossie Malis eta Jose Maria Goenaga) bere erabakia hartu du:
- Luzemetrai Onenari Saria: DIE DREI RÄUBER (Hayo Freitag - Alemania)
- Epaimahaiaren Sari Berezia: SITA SINGS THE BLUES - (Nina Paley - AEB)
35mm-ko Laburmetrai Sail Ofizialeko Epaimahaiak (Roque Cameselle, Iván Oneka eta Benjamin Renner) zera aukeratu du:
- 35mm-ko Laburmetrai Onenari Saria: SKHIZEIN - (Jérémy Clapin - Frantzia)
Bizkaiko hogeita hamar bat gaztek osatzen duten Karratu Saileko Epaimahaiak bere erabakia hartu du:
- DVD-en aurkeztutako Laburmetrai Onena: EL EMPLEO - (Santiago ‘Bou’ Grasso - Argentina)
Iturria | AnimaBasauri
Erlazionatutako sarrerak

Dakizuenez, Martxoaren 20tik 27ra, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bostgarren edizioa ospatuko da: ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE. Zinemaldiaren hasiera, Basauriko Social Antzokian izango da Ostiral honetan arratsaldeko 20.00etan, Basauriko Alkatearen laguntzarekin egingo den festa berezian.
Hortik aurrera, nazioarteko zenbait artisten animazio lanak aurkeztuko dira Bizkaiko zortzi areto ezberdinetan:
- Social Antzokia (Basauri)
- Kultur Ibaigane (Basauri)
- Multicines 7 (Bilbao)
- Fnac (Bilbao)
- Max Ocio (Barakaldo)
- UPV/EHU (Leioa)
- Andres Isasi (Getxo)
- Ategorri-Tartanga (Erandio)
AnimaBasauri-AnimaBasque zinemaldiaren egitarauan luzemetrai eta laburmetai lehiaketak, animazio ikasgelak, atzeraberiak edo umeentzako animazioa bezalako ekintzak egongo dira. Hona hemen egitarau osoa jeisteko aukera: (klik egin argazkian):

Webgune Ofiziala | AnimaBasauri - AnimaBasque
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 20tik 27ra, ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bostgarren edizioa ospatuko da. Zinemaldiaren egitaraua eta honetara gonbidatuak izan diren artistak, bihar (Martxoak 12, osteguna) aurkeztuko dira Basaurin egingo den prentsaurrean:
Noiz: OSTEGUNA, MARTXOAK 12
Ordua: 12:00h
Non: BBK - Gran VÃa 23, 3. - Bilbao
Partaideak:
- Loly de Juan (Basauriko Alkate andrea)
- Jon Iñaki Zarraga (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria)
- Soraya Morla (Basauriko Udaleko Kultura Zinegotzia)
- Alberto RodrÃguez (BBK-ko kanpo erlazioak)
- Mª Jesús DÃez (Zinemaldiaren zuzendaria)
Prentsaurrekoan, zinemaldiaren spot ofiziala aurkeztuko da eta honi buruzko informazio eta dokumentazio ugari emango da. Prentsaurrean egoteko asmoa baduzue, Zinemaldiaren departamentuarekin kontaktuan jarri 944 234 611 telefono zenbakian edo e-mail-en bidez press@animabasauri.com helbidean.
Iturria | Animabasauri.com
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 20tik 27ra Anima Basauri Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren edizio berria egingo da Basaurin. Aurtengoa, zinemaldiaren bostgarren edizioa izango da eta honetan parte hartuko dituzten lanak hiru sail-ofizial nagusitan egongo dira banatuta:
- 35 mm-ko Luzemetraien Sail Ofiziala
- 35 mm-ko Laburmetraien Sail Ofiziala
- Karratu Saila
Dena den, hauetaz aparte jasotzen dituzten filmeen arabera, beste lehiaketa-sailen bat sortzea erabaki dezakete antolatzaileek. Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldian parte hartu nahi baduzu, webgune ofizialan bertan aurkitu dezakezue parte hartzeko araudia eta inskripzio orria.
Informazio guztia | Anima Basauri
Erlazionatutako sarrerak